Otsaila motza izaten da, baina oso aberatsa barazkietan. Sasoirik onenean egoten dira, eta preziorik onena izaten dute. Orburuak adibide bikaina dira, Nafarroako baratzeetako ikurretako bat. Proteina, bitamina, zuntz eta potasio ugari dute, besteak beste, eta zapore eta testura berezia. Gainera, diuretikoak dira, digestioa egiten laguntzen dute, eta kaloria gutxi dituzte. Baratzeko lorea dira, eta udaberrira arte, sasoiko orburuez gozatzeko aukera izango duzu. Baratzeko LOREA @virginiamartin_photo SHEILA ARANAZ Tuterako (Nafarroa) supermerkatuko fruta dendaren arduraduna Garai honetan asko entzuten dugu galdera hau: nola aukeratu orburuak? Pisurik handiena dutenak aukeratu, hostoak estuen dituztenak eta kolore berde ilun bizia eta zurtoin gogor eta mamitsua dutenak. Denboraldiak aurrera egin ahala, Tuterako jatorri eta kalitate AGBa duten orburuak aurkituko dituzu gure dendetan. SHEILA ARANAZ Tuterako (Nafarroa) supermerkatuko fruta dendaren arduraduna