2,66€ errazioak Skrei bakailaoaren takoa limoi eta gremolata risottoarekin 30-35 ’ 4 KONBINAZIOA %27 532 %48 2,91g %11 10,21g %31 6,23g %32 22,15g A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA Bakailaoa plantxan egiteko • Skrei bakailaoaren trontzo bat (4 puskatan eginda) • Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra • Gatza eta piperbeltz eho berria Risottoa egiteko • Tipula bat eta erdi, eta 2 baratxuri atal • Bi koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra • 175 g ilar, feskoak edo izoztuak • Albaka eta perrexil hosto freskoak • 4-5 katilukada barazki salda • Katilukada bat arborio motako arroz (150 g inguru) • Katilukada erdi ardo zuri (aukerakoa) • Gatza eta piperbeltza • 2 limoiren birrina eta zukua • Parmako gazta • Koilarakada bat gurin Gremolata egiteko • Katilukada erdi perrexil • Baratxuri atal bat, xehe-xehe moztuta • Limoi eta erdi zukututa eta limoi baten birrina • 3 koilarakada oliba olio birjina estra eta gatza Platera apaintzeko • Kimu berdeak, tipulina eta limoi birrina Gremolata Saltsa italiar honek zapore bikaina du, eta erraz eta azkar egiten da gainera. Perrexila, limoia eta eskuratzen errazak diren beste osagai batzuk ditu: hala nola baratxuria, olioa eta gatza. Ebaki baratxuria eta perrexila xehe-xehe, eta bota limoi birrina. Birrindu nahasketa motrailuan gatz pixka batekin, eta bota oliba olio birjina estra. BAKAILAOA Risottoari 8 minutu falta zaizkionean prestatu. Lehortu bakailaoa, eman gatza eta piperbeltza, eta egin zartagin batean oliba olio birjina estrarekin: aurrena azala behean duela, su bizitan, gorritzen den arte. Gero, jaitsi tenperatura, eta egin 5 minutuz su ertain-txikian. Buelta eman, eta egin beste 2 minutuz. eGIN EZAZU RISOTTO BIKAIN BAT Berotu koilarakada bat oliba olio birjina estra eltze baxu batean. Aurrena, bota tipua erdi bat brunoise erara ebakita, eta egin bigundu arte. Gero, bota baratxuria txikituta, ilarrak eta katilukada eta erdi salda. Eman gatza eta piperbeltza, eta irakin dezala. Egin su ertainean 4-5 minutuz. Kendu sutatik, irabiatu, bota albaka eta perrexila, eta birrindu. Gorde geroko. Eltze horretan bertan, jarri koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra, eta erregosi tipula brunoise erara txikituta. Gardena dagoenean, bota arroza. Utzi txigortzen minutu batez, egurrezko koilara batekin eragiten diozun bitartean. Bota ardo zuria eta utzi lurruntzen arrozari eragiten diozun bitartean. Guztiz lurrundu denean, bota salda beroa (katilukada bat bota eta lurrundu arte ez dugu bestea botako). Eragin etengabe egurrezko koilara batekin. 20 minutu pasatu direnean, arroza ia eginda dagoela, bota ilarren purea eta utzi likidoa lurruntzen. Gehitu gurina eta Parmako gazta, eta eragin. Azkenik, bota limoi ura eta limoi birrina. Atera platerera berehala. PLATERERA ATERATZEKO PROPOSAMENA Jarri bi koilarakada risotto plateraren oinarrian, eta gainean, jarri bakailao takoa limoi birrin apur batekin, gremolata koilarakada bat eta tipulin pittin bat txikituta edo kimu berdeak. ZER EMATEN DIZU? Proteina osoak eta osasungarriak, zerealaren karbohidratoak, gantz osasungarriak, hala nola oliba olioarena, eta zuntz kantitate egokia, ilarrei esker gehien bat. OHAR OSASUNGARRIAK Errezeta hau nutrizio kalitate handikoa da. Entsalada batekin edo barazkiekin egindako beste zerbaitekin lagundu. Bakailaoak zapore bizia duenez, erabili gatzik gabeko edo gatz gutxiko saldaren bat, horrela errezetaren nutrizio kalitatea hobetuko duzu eta. Arborio motako arroza Italiako arroz mota bat da, ale txikikoa, eta oso krematsua denez, risottoak egiteko erabiltzen da. Skrei bakailaoaren takoa limoi eta gremolata risottoarekin 30-35 ’ 4 KONBINAZIOA FAUSTINO V ZURIA. Urre ukituko kolore horia du, eta garbia da, distiratsua. Bizitasun egokia du, eta fruta ukitu nabarmena. Atsegina eta orekatua da ahoan, eta azidotasuna ondo barneratuta dauka; freskoa da, eta inguratzailea. Egokia da haragi hotzekin, itsaskien paella batekin, barazki brotxetekin, asiako sukaldaritzako errezetekin eta patearekin hartzeko.