Bazka osasuntsua, ganadu osasuntsua, gizaki osasuntsuak Beatriz Pablos Ezagutu Beatrizen historia gure profilean: @eroskioficial Galderak lAu haizeetAra! Abeltzaina eta sukaldaria da Beatriz Pablos cacerestarra, eta landa inguruarekin maiteminduta dago. Abeltzaintzaren eredu tradizionala iraultzen ari da sistema erregeneratibo baten bitartez: larreak gehiago ongarritzeko bidea ematen du sistema horrek. Hala, nutrizio balio handiagoko jakiak lortzen ditu, eta berotze globala murrizten. Bi lorpen horiei esker, 2022ko Nekazari Gazteen saria eskuratu du, eta gainera, lehen emakumea bihurtu da Forbesen Most Creative People in Business 2022 zerrendan. Nolatan hartu zenuen familiako abeltegiaren ardura? Aldaketa bat behar zen, belaunaldi aldaketa bat. Ni sukaldaria naiz, eta txiripaz heldu nintzen hona, aita hil zelako. Hau kudeatu beharra zegoen; izan ere, bai nire anaiak eta bai nik garbi geneukan landako lana egiten jarraitu nahi genuela. Hona etortzean, genetikako eta biologiako gaiak ikertzen hasi nintzen, eta harrapatu egin ninduen. Zer da animaliaz inguratuta bizitzearen onena? Lasaitasun izugarria ematen du, baina horrez gain, orokorrean ekoeboluzioa ziurtatzea da onena. Zure ustez, abeltzaintza erregeneratiboak elikaduraren etorkizuna aldatuko al du? Ezbairik gabe. Gai gara mundua elikatzeko eta aldi berean klima aldaketari aurre egiteko. Eta horrek indar handia du. Zer eragin izango du etorkizunean? Sistema honen bidez, CO2 kantitate handiak biltzen dira larreetan, eta horrek berotze globala murrizten laguntzen du. Gainera, horrela nutrizio balio handiagoko jakiak lortzen dira. Nola egiten duzue? Larrea itxituretan banatzen da, eta animaliak txandaka izaten dira batean eta bestean, lurrari atseden emateko. Horrela, gehiago ongarritzen dugu lurra, eta bazkaren kantitatea eta kalitatea hobetzen ditugu, karbono maila handiagoa ematen zaiolako. Lur osasuntsua, bazka osasuntsua, ganadu osasuntsua, gizaki osasuntsuak. Zer gehiago nahi dugu? Zer desberdintasun ditu abeltzaintza tradizionalarekin alderatuta? Desberdintasunik handiena da abeltzaintza erregeneratiboak gehiago gidatzen dituela animaliak. Baliabideei probetxu handiagoa ateratzea da helburua, gure lurrak hobeto ongarritzea eta lurrari nahikoa atseden ematea belarrak hazteko prozesu osoa egin dezan. Abeltzaintza erregeneratiboa tokia hartzen ari al zaio abeltzaintza tradizionalari? Ez da erraza, paradigma aldaketa bat baita. Horregatik, sare sozialen bidez egunean-egunean zer egiten dugun azaltzen saiatzen naiz. Zer egin eta zer jan behar dugu planeta ez suntsitzeko? Ez dugu janaririk alferrik galdu behar, ezta bota ere, eta inguruak ematen diguna jan behar dugu. Hurbileko eta benetako janaria jan. Zer nahiago duzu, taldean ibili ala zeure kabuz bazkatu? Neure kabuz bazkatu. Ba al dago harrigarria iruditzen zaizun platerik? Haragijalea naiz hezurretaraino. Zerk jartzen dizu oilo ipurdia? Landa inguruan pasatzen dudan edozein egunetan, inguratzen gaituen handitasuna ikusteak, behien artean buelta bat eman eta dena ondo dagoela ikusteak. Asko gozatzen dut horrekin, egunerokoarekin, eta baita errutinekin ere. Ba al duzu esnetarako behirik? Ez, denak haragitarako dira. Galderak lAu haizeetAra! Programa honek ahotsa ematen die bakoitzak bere arloan elikadura aldatzeko lanean diharduten gazteei. Haiek ‘infoodencer’ berriak izatea nahi dugu. Haien berri jakin nahi duzu? Kike Gallardo Biologoa eta sukaldaria da, eta El herbario comestible egitasmoaren sortzaileetako bat. Botanikari berriz bere balioa ematen eta hura kontserbatzen dihardu lanean, eta baita elikadura jasangarriago baten alde ere. María Maceiras ‘Itsasoko influencer’ ere deitzen diote, arrantzaren alderik miragarrienak erakusten baititu bere sare sozialetako kontuaren bitartez (@mariabadernado), eta bere lanbideak eta etorkizunean itsasoko bizitzak izango dituen arazoak ere azaltzen ditu. Programari buruzko informazio guztia: https://www.eroski.es/eu/elikatupentsatzenduzuna/ eiktu pentstzen duzun