BESTE MODU BATZUK ZERBA JATEKO Ona delako hemengoa izatea Mikatza, kurruskatsua... HARRIGARRIA Berdeak osasuna esan nahi du Gure dendetan sasoiko barazkien aukera zabala aurkituko duzu, eta gainera, zugandik ahalik eta hurbilen ekoitzitakoak dira: zure erkidegoko bandera bat izango dute erraz identifika ditzazun. 1Pizza zerbarekin eta ricotta gaztarekin. Erabili zerbaren hostoak pizza osasungarri bat egiteko oinarri moduan. Jarri ricotta gazta freskoa hostoen gainean, eta erantsi cherry tomateak eta pinaziak. Sartu labean, eta gozatu parekorik gabeko pizza elikagarri batez. 2Zerba erregosita sesamoarekin eta jengibrearekin. Eman asiako sukaldaritzaren kutsua zerbari sesamo txigortua eta jengibre freskoa erabiliz. Errezeta hau azkar egiten da, eta harrigarria da nola indartzen duen zerbaren zaporea. 3Zerba entsalada granadarekin eta intxaur karamelizatuekin. Errezeta pizgarri honek konbinazio bikaina du: zerbak freskoak dira; granadak, gozoak, eta intxaur karamelizatuak, berriz, kurruskatsuak. Eta gainetik, ozpin saltsa baltsamikoa. Ezin hobea! 4Zerba labean tomate lehorrekin eta Parmako gaztarekin. Egin zerba labean tomate lehorrekin, baratxuriarekin eta Parmako gaztarekin. Dena gainerreta, errezeta benetan gustagarria da, eta bikain uztartzen ditu zaporeak. 5Zerba biribilkiak kinoaz eta feta gaztaz beteta. Egin betegarri zaporetsu bat kinoarekin, mahaspasekin eta feta gaztarekin, eta bildu zerba hostoekin. Sartu labean, eta zapore eta testura handiko biribilki begetarianoak lortuko dituzu. Endibia barazki bat baino gehiago da. Ba al dakizu nola lortzen den endibiak zapore mikatz berezi hori izatea? Hazten ari direla ilunpean mantentzea da sekretua. Kaloria gutxi dituzte, eta zuntz ugari; digestioa egiten laguntzen dute, eta potasio eta azido foliko ugari dute gainera. Ziur dagoeneko dastatu dituzula endibiak ahuntz gaztarekin eta intxaurrekin, zizka-mizka moduan edo zitrikoekin ondutako entsaladetan. Baina plater beroetarako ere bikainak dira. 1. LABEAN ERRETA Endibiak labean eztiarekin eta pistatxoekin. Egin labean eta karamelizatu eztiarekin. Bukaeran, bota pistatxo xehatuak gainetik. 2. KOILARAREKIN JATEKO Endibien zopa sagarrekin eta urdaiarekin. Erabili endibiak zopa bero bat egiteko, eta erantsi sagar puska batzuk ukitu gozo bat emateko, eta baita urdai pixka bat ere, zaporeen kontraste ezin hobea lortzeko. Endibia krema txanpinoiekin. Erregosi endibiak txanpinoiekin eta bexamelarekin: nahasketa krematsu eta bizigarria da. Sartu labean nahasketa, geruza bat gorritu eta kurruskatsu gera dadin. Mikatza, kurruskatsua... HARRIGARRIA Gero eta jende gehiagok konbinatzen ditu azelgak eta porruak. Erregosi bi osagaiak eta sartu zure quiche-etan eta tarta gazietan: zapore eta mantenugaien eztanda bikaina. Barazkiak erreta jatea boladan dago. Tarta bikainak porruekin, azenarioarekin... Inoiz dastatu al dituzu porruak carbonara erara? Pastarekin erabiltzen den saltsa bera, arrautzarekin eta Parmako gaztarekin egina. ATERA PROBETXURIK HANDIENA BARAZKIEI Sar itzazu zure irabiaki berdeetan, erregosi baratxuriarekin zaporea indartzeko, edo erabili entsaladetarako oinarri moduan. Ez bota zurtoinak! Beste guztia bezain elikagarriak eta gustagarriak dira! Moztu xehe-xehe eta sartu gisatuetan eta zopetan, edo erregosi gainerako barazkiekin: horrela ahalik eta probetxurik handiena aterako diezu barazkiei. Izoztu aurrerago erabiltzeko. Hozkailuan alferrik galdu baino lehen, ebaki barazkiak puskatan eta izoztu. Hala, edozein momentutan erabili ahal izango dituzu, eta ez zaizkizu alferrik galduko. Etxeko txikiek ere lagundu dezatela prestatzen. Ebaki barazkiak forma dibertigarriekin, eta nahasi koloreak: azenarioa eta brokolia erabilita adibidez. Inoiz dastatu al dituzu etxeko saltsekin: jogurt saltsarekin, belar finen saltsa batekin edo eztiarekin egindako saltsa batekin? #elikatupentsatzenduzuna