BERTAKOA ETA JASANGARRIA SASOIAN SASOIKOA EROSTEA GURE INGURUAREKIN JASANGARRIAGOA IZATEA DA, BIDE EMATEN BAITU ITSASOKO BIZITZAREN ANIZTASUNA ZAINTZEKO. GAINERA, ZURE INGURUKO ARRAINA EROSTEN BADUZU, ZURE ESKUALDEKO ARRANTZA TRADIZIOA BULTZATUKO DUZU Ona delako hemengoa izatea Itsas aingira ZAPORETSUA ETA EKONOMIKOA Itsasoaren zaporea Ez egin kasurik topikoei: itsas aingirak hezur asko dituela diote, baina ez da hala. Jose Antonio Bereziartuaren arabera, arrain honen erdiko trontzoa erabili behar da errezeta goxoak egiteko. Itsasoaren zapore harrigarria du, eta haragi sendo eta hezea. Goxoa eta ekonomikoa da, eta gainera, proteina eta omega 3 ugari ematen du: hala, bikaina da gisatzeko, zopei botatzeko eta labean egiteko. KLASIKO BAT Itsas aingira saltsa berdetan. Egin saltsa berde tradizionala perrexilarekin, baratxuriarekin, ardo zuriarekin eta arrain zoparekin, eta sartu itsas aingiraren trontzoak. AZKEN KONTUAK Itsas aingira fruitu lehorren geruza batekin. Marinatu itsas aingiraren trontzoak belarretan, eta tapatu xehatutako fruitu lehorren nahasketa batekin. Egin labean geruza kurruskatsu bat geratzen den arte. DENA APROBETXATU Arrain osoa erosi eta izoztu zatitan. Saldak eta zopak: Erabili arrainen hezurra eta burua salda goxoak egin edo zopen, arrozen eta gisatuen oinarri gisa erabiltzeko. Aprobetxatu hondakinak. Papurtu arraina eta bota entsaladei, enpanadentzako betegarriei edo pastari.