Heroi bat EROSKIn Bolondresak produktuak dastatzen. Errezeta hobetzen lagundu dute. DeliKatetxerekin eta Jakionekin elkarlanean, nutrizio balio handiko salda bat eta krema bat sortu ditugu, biak ala biak jasangarriak. Berrikuntza eta tokian tokiko produktuak albisteak Heroiak ez daude komikietan bakarrik. Aitor Zurinaga, Bilboko EROSKI Cityko langilea, adibide garbia dugu: uste dugun baino gertuago ditugu heroiak. Hil honetan bertan, Eusko Jaurlaritzak larrialdietako merezimenduen domina emango dio Madril-Bilbo linea egiten ari zen autobus baten istripua eragozteagatik. 2023ko otsailaren 12an, Zurinagak baretasun handia erakutsi zuen larrialdi egoera batean: autobusean zihoan beste hogeita hamar bat lagunekin batera, eta Lerma aldean zeudela, Burgosen, ohartu zen autobus gidaria zorabiatu egin zela. Autobusa balantzaka hasi zen alde batera eta bestera, eta orduko 100 kilometroko abiaduran zihoan. Zurinaga esnatu egin zen, eta gidariaren kabinan sartu eta bolantea hartu zuen. Beste bidaiari baten laguntzaz, gidaria aulkitik altxatu zuten, zerraldo baitzegoen. Autobusaren kontrola hartu eta zerbitzugune batera eraman zuten, eta aparkatzea lortu. Berrikuntza eta tokian tokiko produktuak Bizi estilo osasungarria bultzatzen duten kalitate handiko jakiak eskaintzeko duen konpromisoari jarraikiz, EROSKIk bi produktu berri aterako ditu aurten. Oilo salda bat eta kuiatxo krema orekatu bat, nutrizio balio handikoak biak ere. Bertako produktuekin eginak dira, eta RIS Straight 2 Market (S2M) proiektuaren barruan sortu ditugu. EIT Food erakundeak parte hartzen du proiektuaren finantzaketan: Europan elikadura arloko berrikuntzetarako egitasmo nagusia da. OILO SALDA, GARAI BATEKOAK BEZALAKOA DeliKatetxe euskal kooperatibarekin elkarlanean, salda bikaina sortu dugu, bertako ekoizle txikiek modu etikoan hazitako oiloen haragiarekin. Eguzki energia eta teknologia modernoak erabiliz ekoizten da, ingurumenean duen eragina ahalik eta gehien gutxitzeko. KUIATXO ETA KINOA KREMA Gainera, Jakion euskal enpresarekin lankidetzan, EROSKIk kuiatxo eta kinoa krema bat aterako du aurten. Nutrizio arloan oso orekatua da, proteina ugari ditu, eta ez dauka ez lodigarririk, ez egonkortzailerik eta ez kontserbagarririk. Gantz gutxi eta gatz kantitate minimoa ditu. Horrez gain, konpromisoa dugunez bertako ekoizleekin, krema berri hau egiteko erabiltzen diren barazkiak zero kilometroko nekazariek ekoizten dituzte.