SOROTIK POTORA ORBURU Uzta biltzeko garaia da. Nafarroako nekazariak jo eta su dabiltza lanean lurretik produkturik onenak ateratzeko. Kardua, zerba, porrua, orburua... Barazki askoren sasoia da. Eta denak ez dira bildu berritan iristen gure dendetara. Asko ontziratu egiten dira bildu orduko, urteko 365 egunetan barazkiak jateko aukera izan dezazun kalitaterik onenarekin eta preziorik onenetan. BARATZEKO ONENA Kontserbak aipatzen ditugunean, ez gara latako jakiez bakarrik ari: hamaika istorio daude atzean, eta belaunaldiz belaunaldi egindako ahalegina. Jose Luis Blanco nafarra AN taldeko nekazarietako bat da. Talde horrek ematen dizkio barazkiak Dantza kontserba enpresari, eta Dantzak hornitzen ditu gure dendak Ebroren ibarreko baratzeetako produkturik onenekin. Dantza kooperatiban, nekazariak dira zutabe nagusia. “Familia bat gara, eta gure kontserbek nekazariei esker dute hain kalitate ona”, azaldu dute Dantza kooperatibakoek. PROZESUA ESKUZ EGITEN DA Urtea hastearekin bat, kardua biltzeari ekin diote Nafarroan. Jose Luis Blanco eta beste hainbat nekazari kardua banan-banan biltzen ari dira: azaroaren erdialdean lotu egiten dituzte karduak, eta orain sorta horiek biltzen ari dira. Lan gogorra da, baina Nafarroako nekazarientzat beroketa moduko bat da kanpainarik desiratuenetako bati ekin aurretik martxa hartzeko: orburuaren kanpainari buruz ari gara, apirilean hasten baitira hura ontziratzen. Bildu ondoren, inguruko ontziratze plantetara eramaten dituzte. Barazki freskoak sutan egin, esterlizatu eta ura eta gatza erabiliz kontserbatzen dituzte, eta prozesu zorrotzak betetzen dituzte horretarako.