LASAGNA Aldaerarik OSASUNGARRIENA EGIZU ZUK ZEUK Tomatea eta haragia sobran geratu zaizkizu, edo barazkiak eta gazta? Jantzi mantala eta egin lasagna osasungarri bat gurekin. Plater goxo-goxoa izateaz gain, janaria alferrik ez galtzeko errezeta bikaina da, eta oso osasungarria gainera. Hartu gogoan gure errezeta eta lasagna healthy bat egiteko zortzi gomendioak. 1Sartu barazkien geruza bat Espinakak, txanpinoiak, kuiatxoak edo berenjenak erabili ditzakezu, primeran egokitzen dira eta lasgnaren zaporearekin. 2Hautatu gazta arinen bat Gantz gutxiko gaztak erabili, eta beste batzuk ere bai: hala nola ricotta edo mozzarella gaingabetua. Zapore beraz gozatuko duzu errezetari kalitatea kendu gabe. 3Osoko orea Zuntz eta mantenugai gehiago ditu, eta zapore bikaina, lasagna egiteko ezin hobea. 4Prestatu saltsa Erabili tomate freskoak eta belarrak saltsa osasungarri eta naturala egiteko. Hala, gatzaren eta azukre gehigarrien kantitatea kontrolatuko duzu. 5Beste zerbait erabili haragi gorriaren ordez Haragi giharrak erabili, edo egin lasagna begetariano bat. Indioilarraren haragia erabili dezakezu, xehatuta, edo oilaskoa, eta baita lekaleren bat ere, dilistak esaterako, errezetaren gantz saturatuak murrizteko. 6Gazta gutxiago erabili Gratinatzeko bakarrik erabili gazta. 7Ez erabili gatz gehiegi Zaporea indartzeko, erabili belar fresko edo lehorrak, baratxuria, tipula eta beste bizigarri batzuk. EROSKI oreganoa 8Egin bexamela kuiatxoekin Bexamel tradizionala egin beharrean, saltsa osasungarriago bat egin kuiatxoekin; hala, zeliakia dutenentzat ere egokia izango da. #elikatupentsatzenduzuna Oilasko bularki osoak Mozzarella EROSKI