Produktu fresko eta osasungarriak jan, eta jarraitu AURREZTEN Gauza batean ados gaude: frutak, barazkiek, haragiak, arrainak, arrautzek... kalitate oneko mantenugaiak ematen dituzte, eta zapore eta kolore handia ematen diete gure platerei. Bizimodu baten parte dira, eta baita elikatzeko oso modu osasungarria ere. Eta hil honetan, protagonista nagusiak dira EROSKIn. Egunero gozatu nahi dugu horiek jaten. Horregatik, prezio merkeagoa jarri diegu ehunka produktu freskori, poltsikoari kalte egin gabe hozkailua bete dezazun. Eta gainera, aurrezteko aholkuakemango dizkizugu. Sasoian sasoikoa jateak abantailak besterik ez du ematen. Osasungarriak dira, zaporerik eta kalitaterik onena izaten dute, eta prezioa ere, bikaina. Porruak, orburuak, laranjak, mandarinak, azaloreak, zerbak, endibiak, eta baita produktu gourmetagoak ere: skrei bakailaoa adibidez. Eta zugandik hurbil ekoizten badira, kalitate zigilua badute edo animalien ongizatea bermatzen duen zigilua badute, produktu freskoak erosiz ingurumena zaintzen lagunduko duzu. Behar duzuna bakarrik erosi, hala ez zaizu eta janaria alferrik galduko hozkailuan. Ez baduzu dena jango, izoztu. Ez zalantzarik egin eta eskuratu jakiak alferrik ez galtzeko etiketa duten produktuak, iraungitze data hurbil dutenak, eta %10-40ko deskontuez gozatu ahal izango duzu. Atera probetxua bertako produktuei ezartzen dizkiegun deskontuei ere, eta baita EROSKI club-eko bazkide izateagatik dituzun abantailei ere. Izan ere, produktu freskoak ere prezio ezin hobeetan saltzea zuek etxean errazago aurrezteko ditugun proposamenetako bat da.