Jose Antonio Bereciartua Sasoiko arraina izan du hizpide Itsasoaren zaporea Neguan, ura ere hoztu egiten da, eta kostaldea sasoiko arrainik onenen agertoki bihurtzen da. Gure itsasoak bizi-bizi daudela adierazten du horrek, eta guri aukera ematen digu sasoirik onenean harrapatutako arraina hautatzeko, zaporerik onena duen garaian eta itsas espezieen ugalketa eta migrazio ziklo naturalak errespetatuz arrantzatutakoa alegia. Jose Antonio Bereziartua gipuzkoarrak berrogei urte baino gehiago daramatza arrantza munduan lanean, eta urte horietan guztietan euskal portuetara iristen diren arrainik onenekin hornitu ditu EROSKIren arrandegiak. Bereziartua Arrandegietan egiten du lan, eta 4:30ean hasten du lanaldia: lonjan arrainik freskoenak bilatzen ditu aurrena. Arrainik onena aukeratzen du gure arrandegietara itsasoko onena eramateko. Hil honetan sasoiko lau produktu hauek erostea gomendatzen du, sasoirik onenean daudelako eta ekonomikoenak direlako. LEGATZA. Zapore leuna du, eta gantz gutxiko haragi giharra, zuria eta samurra. Testura sendoa baina delikatua du. Dastatu ezazu labean eginda, oliba olioarekin, baratxuriarekin, perrexilarekin eta limoiarekin. TXIBIA. Haragi sendoa baina leuna du, eta testura malgu samarra. Zapore delikatua du, eta apur bat gozoa. Bikaina da plantxan egiteko, baratxuriarekin eta perrexilarekin. OILARRA. Legatzaren antzeko zaporea du, eta haragi sendoa eta testura lodikoa. Hezur handiak dituenez, erraz kentzen zaizkio, eta beraz, oso egokia da etxeko txikienentzat. Plantxan eginda izugarri gustatuko zaie. ITSAS AINGIRA. Haragi samurra eta hezea du, eta zapore bizia. Gisatzeko bikaina. LEGATZA TXIBIA OILARRA ITSAS AINGIRA Jose Antonio Bereciartua Sasoiko arraina izan du hizpide