EROSKI Natur skrei bakailaoa: Norvegiakoa, basatia eta jasangarria MUNDUKO BAKAILAORIK ONENAREN SASOIA DA Arraina maite dutenentzat, otsaila hil berezia da. Skrei bakailaoaren sasoia hasten da. EROSKIren arrandegietan urte osoan izaten dugu bakailaoa, baina, garai hauetan, Skrei bakailaoa bihurtzen da gure mahaietako erregea. Proteina ugari ditu, baita omega 3 gantz azidoak ere, eta gantz gutxi. Aukera asko ematen ditu sukalderako, eta berezia da bakailaoen artean: haragi trinkoa du, samurra eta zaporetsua, eta prezio erakargarria oso. Begi hutsez bereiziko duzu, besteak baino luzeagoa eta meheagoa baita, eta EROSKI Natur eta skrei kalitate zigiluek ere lagunduko dizute bereizten. Gainera, urtarriletik apirilera bitartean bakarrik arrantzatzen da, eta beraz horrek ere erraztuko dizu identifikatzea. Baina zergatik da bakarra? BASATIA DELAKO Historia handiak bezala, skrei bakailaoaren historia bidaia heroiko baten historia da: Norvegiako Lofoten uharteetan ekiten dio bidaiari, zirkulu polar artikotik hurbil. Han jaiotzen da, baina denbora gutxi behar izaten du Barents itsasoko ur izoztuetara emigratzeko: han, sardinzarrak eta itsaskiak jaten ditu, helduarora iritsi arte. Orduan, mila kilometro baino gehiago egiten du igeri korrontearen aurka, eta jaio zen kosta berean erruten ditu arrautzak. Ahalegin horri esker, haragi trinkoa eta zaporetsua du. SASOIKOA DELAKO Bakailao hau freskoa eta sasoikoa da, Skrei Norvegiako ziurtagiriak bermatzen duen bezala. Bost egun eskas behar izaten dira Norvegian harrapatzen dutenetik gure dendetara iristen den arte. Gainera, haragi garbia, zuria eta nakar itxurakoa du, eta trontzoak bikain mozten dira. JASANGARRIA DELAKO Skrei bakailaoak bi kalitate zigilu eta MSC jasangarritasun zigilua ditu; zigilu horiek bermatzen dute zuk jango duzun arraina kalitate onekoa dela eta espeziearen etorkizuna errespetatuz harrapatu dutela.