MOUSSE AKTIBATZAILEA, Finkatze Sendoa Testura arina du, eta ile kizkurra definitzen eta kirruak aktibatzen laguntzen du. Ilea trinkotu gabe finkatzen du, eta ilea laztea eragozten. Eguzkitarako iragazkia du, ilea UV izpietatik babesteko. Ile kirruetan, kirru naturalak moldatzen laguntzen du, itxura definituagoa izan dezaten. KIZKURRAK ETA KIRRUAK DEFINITZEKO KREMA FINKATZE MALGUA Testura leuna duenez, geruza mehe bat sortzen du ilean, eta hala, ilea ez da lazten, eta distira eta leuntasuna ematen dizkio. Zeta proteinak ditu, kizkurrak definitzeko, eta glizerina ere bai, ilea gehiago hidratatzeko. Ilea lehorra duzula erabili dezakezu, baina baita bustita duzula ere, eta ez du behar uretan garbitzerik. Testura arina duenez, ilea trinkotu gabe moldatzen du, eta forma ematen dio. Erraztu eta zehaztu egiten du zure orrazkera, akabera natural eta iraunkorra emanez. Ile sortarik bihurrienak kontrolatzen ditu eta ilea hidratatzen du. Ez du hondakinik uzten, eta erraz kentzen da. ORRAZTEKO URA FINKATZE MALGUA FINKATZEA Ile kizkur eta kirruentzat.