(1) Hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2024ko otsailaren 1etik 29ra egiten baduzu. EROSKI Bidaiak agentzian, egizu erreserba modu seguru eta malguan 4. PRAGA 3. BUDAPEST 5. ERROMA 6. PISA zure EROSKI club txartelean(1) %5 itzuliko dizugu 3. BUDAPEST ‘Danubioko Perla’ ere deitzen diote, eta iraganera bidaiatzea bezala da hara joatea. Agertoki bohemioak, bainuetxeak, benetako zaporeak eta xarma handiko lekuak: hala nola Budaren gaztelua, Arrantzaleen Gotorlekua eta Merkatu Handia. Gauez, hiria argiztatzen duten kale-argiak Danubion islatzen direnean, VII. barrutiko pubak bisitatu behar dira: esperientzia berdingabea eskaintzen dute historia eta modernitatea uztartuz. 4. Praga Europaren bihotzean dago, eta historia, kultura eta arkitekturaren edertasuna dira nagusi han, giro bohemio paregabea ahaztu gabe. Hiriak distira berezia du: Udaletxeko Plaza, Erloju Astronomiko famatua, auzo historikoetako kalexkak, Karlosen zubi gotiko ikaragarria, Gaztelu dotorea eta gutizia gastronomikoak, trdelnik pastela eta goulash tradizionala adibidez. 5. ERROMA ‘Betiereko Hiria’ esaten diote: iragana eta oraina besarkada denboragabe batean uztartzen dira. Erromako kaleetan barrena ibiltzea milaka urtetako historian sartzea da, hainbat garaitako arkitektura apartaren fusio bikaina, arte berdingabea eta bizitasun kutsakorra: behin eta berriz hiria bisitatzeko nahikoa arrazoi dira horiek. Bota dezagun txanpon bat Fontana di Trevira badaezpada. 6. PISA Toscanako hiri hau xarmagarria da, eta dorre oker ospetsua hasiera besterik ez da, hiria agertoki kultural eta arkitektoniko liluragarria baita. Plaza alaiak, eraikinak eta herentzia artistiko aberatsa: ez zaitu epel utziko. Hango jatetxeetan, eskualde hartako sukaldaritzaz gozatzeko aukera izango duzu, giro eroso eta autentikoan: dastatu ribollita eta zezina –ogi lau moduko bat–. 1. DUBROVNIK Adriatiko itsasoko harribitxia dugu, eta bikain uztartzen ditu Erdi Aroko dotorezia eta itsasoaren baretasuna. Harresi ikaragarriak, kareharrizko eraikinak eta harrizko kaleak... UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua du Kroaziako hiri hori, eta esperientzia paregabea eskaintzen du, historia, kultura, paisaia eta gastronomia mediterraneoa nahasita. Itsaskiak, oliba olioa eta ardoa dira hango gastronomiaren bereizgarriak. 2. FLORENTZIA Italiako errenazimenduaren bihotzean, artearen edertasuna harrizko kalexka bakoitzean sumatzen da. Toscanako hiri hau altxor kultural bat dugu, eta hainbat belaunaldiren inspirazio iturri izan da arkitekturako obrei, arte galeriei eta duen xarma berdingabeari esker. Gainera, diotenez, Italian ondoen jaten den lekuetako bat da. Paradisua da txingarretan egindako txuleta, antipastiak eta postre tradizionalak maite dituztenentzat.