Gorka Azkona EROSKIko Arrandegien saileko arduradun komertziala Nola nahi duzu bakailaoa: osorik ala trontzotan? EROSKI Natur skrei bakailaoa gure arrandegietan da berriz, eta berme bikoitzarekin gainera: kalitatearena eta jasangarritasunarena, MSC eta SKREI zigiluek ziurtatuta. Zergatik erosi behar da orain? Urtarriletik apirila bitartean bakarrik izaten delako. Garai horretan iristen da Norvegiako kostara, helduaroan (5 urte inguru), eta ontzi txikitan arrantzatzen dute, amua eta tretza erabiliz, besteak beste. Zigilu horrek kalitate handiagoa duela ere esan nahi du? Bai, gure dendetara baldintza ezin hobeetan iristen dela adierazten du, kolperik eta kalterik gabe. Badago ‘skreiaren patruila’ bat ere: arauak betetzen direla ziurtatzen du, bai ontzietan eta bai kaian, esportazio zentroetan eta merkatuetan ere. Eta jasangarria al da? EROSKI Natur skrei bakailaoak MSC Zigilua du, eta horrek ziurtatzen du modu jasangarrian arrantzatu dela, skreia ez ezik, bere ekosistema osoa errespetatuz, hala espeziearen etorkizuna ziurtatzeko. Nola nahi duzu bakailaoa: osorik ala trontzotan? Gure arrandegietan egin nahi duzun errezetarako egokiena zer den esango dizute Masaila: trinkoa da. Bikaina lurrunetan egiteko, eta baita erregosita eta frijituta ere. Trontzoak: skrei bakailaoaren zatirik nobleena da, eta sukaldaririk zorrotzenen ehunka errezetatako izarra. Azala: frijitzeko ezin hobea. Zure platerik originalenei topping kurruskatsu bat egiteko erabili dezakezu. Buztana: labean, beteta... Askatu irudimena! Kokotxa: haragi trinkoa eta eztitsua du. Sabela: alde batetik arrain zopak ditugu... eta bestetik, skrei zopak. Erabili skrei bakailaoaren sabela, eta eman beste maila bat zure zopei. Puntu-puntuan: Ordu erdiz gatzun izoztuan sartuz gero (100 gramo gatz erantsita ur litro bakoitzeko), skrei bakailoa gazitu egiten da, eta testura hobea izaten du.