EStra Txahal azpizuna 1. A Maskal xerra 1. B Lepoaldeko xerra 2. Zankarroia – zankarra 3. Abelgorriaren isatsa Bilatu bertako txahala Kategoria bat zati bakoitzarentzat Ona delako hemengoa izatea Ba al dakizu haragien kategoria komertzialak haragiaren kalitateari buruzko legezko informazioa direla eta samurtasuna, zaporea eta infiltratutako gantz kantitatea zehazten dutela? Hona hemen hainbat zati, haien kategoriak eta nola erabili bakoitza sukaldean. Gure harategietan, zer zati komeni zaizun azalduko dizugu, baita ekonomikoenak zein diren ere, eta aurrezteko dituzun aukerak ere bai. Gainera, gure EROSKI NATUR marka propioaren barruan, eskualde bakoitzeko abelgorria duzu eskura –Euskal Okela, Nafarroako Txahala, Galiziako Txahala, Provedellako Txahala, Pirinioetako Txahala eta Balearretako Txahala–. Batzuek Adierazpen Geografiko Babestuaren AGB zigilua dute, eta behiak modu tradizionalean hazten dituzten abeltegietatik datoz; hori igarri egiten da zaporean, zalantzarik gabe. Gainera, bertako abeltzainekin lan egiten dugunez, landa ingurunea garatzea eta ingurumena errespetatzea sustatzen dugu. Abelgorriaren isatsa ZATIA Saiheskiak, lepoa, bularra, hegala eta isatsa ZERTARAKO ERABILI Egokiak dira saldak eta gisatuak egiteko, xehatuta jateko eta erregosteko. Hegala bikaina da ‘cachopo’-ak egiteko; sahieskiak parrillan edo erreta jatea da onena, eta isatsa, berriz, gisatzeko ona da. Zankarroia – zankarra ZATIA Hegala, sorbalda atzea, zankarra (zankarroia) eta lepogaina ZERTARAKO ERABILI Bikainak gisatzeko eta salda egiteko. Hegala ezin hobea da betegarriren bat sartzeko, eta zankarra edo zankarroia, berriz, erregosteko, gelatina itxurako haragia du eta. Lepoaldeko xerra ZATIA Lepoaldea, kontrarriba, bizkarkia, sorbaldako koxkorra, besokia ZERTARAKO ERABILI Bikainak dira gisatzeko eta plantxan egiteko. Sorbaldako koxkorra ezin hobea da betegarriak egiteko, eta kontrarriba, berriz, brotxetetarako. Maskal xerra ZATIA Maskala, mokorra, gaina, kontra eta biribilkia ZERTARAKO ERABILI Plantxan egiteko, frijitzeko eta birrineztatzeko, gaina, kontra eta mokorra dira egokienak, eta gisatzeko eta erregosteko, berriz, maskala eta biribilkia. Txahal azpizuna ZATIA Azpizuna, solomoa eta entrekota ZERTARAKO ERABILI Bikainak plantxan, txingarretan, parrillan eta labean egiteko. Gantz gutxiena duten zatiak dira.