OILASKO ZOPA SUSPERTZAILEA Naturala baino askoz gehiago ANETOREN OILASKO SALDA Aneto mintzo da Salda hau egiteko, Aneton oilategiko oilaskorik onena hautatzen dute, eta barazkirik freskoenak. Kontu handiz garbitu, eta su eztitan egosten dituzte 3 orduz baino gehiagoz. Anetok konpromiso osoa du planetarekin, eta horregatik, salda honen ontzia egiteko erabiltzen duten materialaren %87 landare-jatorrikoa da. Hala, salden munduan erreferente bihurtu da Aneto. Bestalde, giroko lehen salda da animalien ongizate ziurtagiria eskuratu duena, eta horrek agerian uzten du zer-nolako apustua egin duen Anetok kalitatearen eta lehengaien jatorriaren alde. SALDA HAU BIKAINA DA... Etxean egindakoaren zaporea emateko edozein errezetari. Anetoren saldarik moldakorrena da. Oilasko eta barazki zaporea da hainbat errezeta egiteko oinarria: gisatuak, zopak, kremak, etab. Beti eskura edukitzea komeni da. Aneto etxearen gainerako salda %100 naturalak bezala, osagai fresko eta naturalekin egina da, eta ez dauka elikagai deshidrataturik eta kontzentraturik, ezta lurrin erantsirik ere: etxean egingo zenukeena bezalakoa da. Gainera, ez dauka ez glutenik eta ez arrautza edo esne hondarrik ere! OILASKO ZOPA SUSPERTZAILEA • Oilasko bularki bat • 1-2 azenario • Ezkai freskoa • Litro bat Anetoren oilasko salda • Katilu bat kinoa egosi (aukerakoa) • Verako piperbeltza • Itsasoko gaza 1. Jarri berotzen Anetoren oilasko salda eltze batean. 2. Eman gatza eta piperbeltza oilasko bularkiari, zerrendatan ebakita, eta frijitu zartagin batean ezkai freskoaren hostoekin. 3. Barazkiak espiralean mozteko gailu batekin, egin azenario espagetiak. 4. Salda ondo beroa dagoela, sartu azenarioa eta itzali sua. 5. Ebaki oilaskoa laukitan edo zerrenda finetan. 6. Atera zopa platerera, eta bukaeran, gehitu oilaskoa ezkaiarekin eta Verako piperbeltz pittin batekin. Lagundu kinoa egosiaren katilu batekin. 30 ’ 4