Orburuak garbitzeko eskularruak erabiltzea gomendatzen dizugu; hala, eskuak ez zaizkizu zikindu edo belztuko. Moztu punta beldurrik gabe, eta kendu hostoen hainbat geruza, samurrenak eta berde argienak direnak agertzen diren arte; moztu zurtoina oinarri laua lortu arte. Igurtzi limoiarekin eta sartu ontzi batean ur hotz-hotzetan, perrexil pixka batekin edota limoi xafla batzuekin. Horrela ez ditu herdoilak joko. Nola garbitu behar dira ORBURUAK? Kremetatik hasi ETA CHIP-ETARAINO Atera probetxurik handiena orburuei KALITATE HANDIAGOA Orburuen artean, Tuterakoak dira preziatuenak. ‘Blanca de Tudela’ motakoak dira, eta kalitatea eta jatorria bermatzen duten hiru ziurtagiri dituzte. EROSKI Natur zigilua dute, eta baita Reyno Gourmet eta Tuterako Orburuak AGBa ere. Biribilak dira, eta zulo biribil bat dute gainaldean, hostoak ez baitzaizkie guztiz batzen eta beraz ez zaie burua guztiz ixten. Oso samurrak dira, eta barruan ez dute ilerik izaten. KALITATE HANDIAGOA Orburuak produktu bikaina dira entsaladetan sartzeko, kremak osatzeko, gisatuak egiteko, eta baita chip kurruskatsu gustagarriak egiteko ere. Garbitu orburuak eta erabili bihotza bakarrik. Moztu xafla finetan, eman limoi txorrotada bat herdoilak hartu ez ditzan; atera uretatik eta ondo lehortu sukaldeko papera erabiliz. Jarraian, frijitu olio askorekin, edo sartu aire frijigailuan eta eduki 10 minutuz 190ºC-an. Behin platerera aterata, eman ezkata erako gatza edo gatz larria. Kremetatik hasi ETA CHIP-ETARAINO Ez da ezer botatzen. Erabili kanpoko hosto gogorrak digestioa egiten lagunduko dizun infusio bat egiteko, edo hartu orburuak egosteko erabilitako ura. Aukera bikaina da egun osoan hidratatuta egoteko. Dituen propietateei esker, orburuak bihotzerrea arintzen eta digestio zailak hobetzen laguntzen du. Atera probetxurik handiena orburuei