Beti uste izan dugu elikadura on batek denon esku egon daitekeela eta egon behar duela; hori dela eta, duela 48 urte marka propioko lehen produktuak kaleratu genituen Espainian. Horrela jaio ziren gure EROSKI markak. Gaur egun, behar duzun guztia eskaintzen dizute zure egunerokorako, betiko konfiantzarekin eta modu-moduko prezioan. Baina urrats bat gehiago eman nahi dugu. Eta orain prezioa are gehiago beheratu diegu 700 EROSKI produkturi, uste dugulako kalitateak beti guztien eskura egon behar duela. Eta EROSKIn erostea eskuragarria dela ikus dezazun, EROSKI produktuz betetako orga oso bat eskaintzen dizugu 70 euro baino gutxiagoan, ezeren faltarik izan ez dezazun. Izan ere, ondo maite zaituenak, aurrezten lagunduko dizu. Ondo maite zaituenak lagunduko dizu AURREZTEN