EROSKI EGITEN DUGU KREA SARIAK Berrikuntza bultzatzen dugu ATEAK ZABALDU BERRI DITU CORUÑAKO EROSKI CENTER XUXAN DENDAK FRESKOEN UNIBERTSITATEA 242 PERTSONA ADITU PRESTATZEN ARI DA Albisteak EROSKI Taldeko ekimen berritzaileenak bereizteko sortu ziren Krea Sarien IX. edizioa egin da aurten. Barakaldoko BEC-en egin da sariak banatzeko ekitaldia. Oraingo honetan 97 hautagaitza aurkeztu dira, EROSKIren helburu nagusiak betetzen laguntzeko baliagarriak. Bereziki aintzat hartu dira irudia hobetzen dutenak, bezeroek gure dendak hobesten dituztela nabarmentzen dutenak eta egunerokoan jardunbide komertzial egokiak ezartzen dituztenak. Hala, “Merkatari +”, kategorian, Son Moix EROSKI Center dendak eskuratu du lehen saria, ‘Krecemos juntos’ (Elkarrekin hazten) proiektuari esker. Bigarren, EROSKI Vegalsa Supermerkatuetako Ustiakuntza lantaldeak eskuratu du “Nuestra Cocina EROSKI en GLOVO” ekimenagatik (Gure EROSKI Sukaldaritza GLOVOn). Hirugarren, Capraboko Hego Katalunia eskualdeak lortu du, ‘¡No hay pan que por bien no venga!’ ekimenagatik (Ogia beti da onerako). “Elkarrizketa +” kategorian, Llucmajor EROSKI Center denda izan da irabazlea ‘EROSKI Llucmajor PLUS’ ekimenarekin. Iparraldeko Supermerkatuen hegoaldeko eskualdea izan da bigarren ‘Compañera Contigo’ ekimenari esker (Laguna Zurekin), eta EROSKI Urbil hirugarren, ‘Energia maila igotzen’ proiektuarekin. ‘Errentagarriagoak’ kategorian, Oporto familiaren lana nabarmendu da, ‘WhatsApp-ean gora egiten” ekimenagatik. Hurrengoak bi hauek izan dira: EROSKI Bilbondo denda, ‘Inoiz ez dakizula ezer falta’ hautagaitzari esker, eta Iparraldeko Supermerkatuen hego eskualdea, ‘24 kilateko Urrea’ ekimenari esker. KREA SARIAK Berrikuntza bultzatzen dugu Urtarrilaren 23an zabaldu zituen ateak Coruñako Eiris auzoko EROSKI Center berriak (Xuxan torbidea, 6 eta Rua A Canteira z/g). Dendak 16.000 produktu erreferentzia baino gehiago jarri ditu bezeroen eskura; horietatik %33 freskoak dira. Beste berritasunetako bat “Bertako sukaldaritza” gunea da. Bezeroek etxean egindako platerak aurkituko dituzte, osasungarriak eta hurbileko produktuekin egindakoak, baita menu osoak ere, guztiak prezio lehiakorretan. Sukaldeko produktu prestatuak, edozein unetan edo dendan bertan kontsumitzeko prest; izan ere, Coruñako Center honetan jangela gune bat dago. Produktu freskoen saileko profesionalei ezagutza, trebetasuna eta tresna espezifikoak ematea funtsezkoa da gure erronka estrategikoak lortzeko bidean. EROSKIn espezialistak gara freskoetan, eta badakigu ikastea eta egunean egotea ezinbestekoa dela gure bezeroak gogobetetzeko. Garapen profesionala ardatz hartuta, freskoetako 242 espezialista Fresh Master programan aritu dira prestatzen. Formakuntza ekimen horren xedea da bikaintasunarekiko gure konpromisoa sendotzea eta hainbat gairi buruzko ezaguerak ematea (produktuen gama, elikagaien zientzia, nutrizioa eta osasuna...) ondoren gure bezeroei aholkua eman ahal izateko.