Bread Free enpresak gari irinaren glutena eraldatzen du bioteknologia erabilita. Daniel gómez- bravo D aniel Gomez-Bravok gidatutako enpresak zeliakoentzako egokia den gari irina egiten du, bioteknologia eta nekazaritzako elikagaien industriako azpi-produktuak konbinatuz. Munduan lehen enpresa da hori egiten duena. Zeliakia duten pertsonen bizimodua erraztea da bere helburua. Horretarako, glutenik gabeko produktua eskaintzen die, gari irinaren zapore, testura eta propietate berberekin. Nola jaio zen Bread Free? Unibertsitatean, lagun bati zeliakia diagnostikatu zioten 18 urte zituela, eta arazo horrentzako soluzioak bilatzen hasi ginen. Ikertzen hasi ginen, eta konturatu ginen inork ez zuela glutenik gabeko gari irinik egin ordura arte. Eta bide horri heldu genion. Zuen gari irinak eraldatu egin du elikaduraren etorkizuna. Zergatik? Zeliakoentzat egiten diren glutenik gabeko produktu guztiak arto, arroz eta dilista almidoiez egiten dira, eta, horren ondorioz, ez dira zapore atseginekoak. Zeliakoentzat egokia den gari irina erabiliz, produktu gozoak, osasungarriak eta eskuragarriak lor ditzakegu. Zer prozesuri jarraitzen diozue? Glutena kentzen diozue glutenari? Bioteknologiaren laguntzarekin, ohiko irinaren glutena eraldatzen dugu, zeliakoei eragin ez diezaien, eta kalitate handiko produktu bat lortzen dugu. Gure irinaren abantailetako bat da irinaren proteina gehienari eusten diogula. Zeliakoentzako produktuek ia ez dute proteina edukirik izaten, eta, baldin badute, oso garestiak izaten dira edo ez dute zapore onik. Guk proteina eduki gehienari eustea lortzen dugu. Zaporea bilatzen duzue moduko prezioan eta kalitatearekin. Nola egiten da hori? Kalitate eta zapore oneko produktuak lortzeko ari gara lanean, nutrizioaren osagaiari asko erreparatuz, produktu osasuntsuak eskaini ahal izateko. Gure negozioaren bolumena handitu ahala, kostuak merkatu ahal izango ditugu, eta, horri esker, pertsona guztiek aukera izango dute glutenik gabeko dieta egiteko diruaren kezkarik izan gabe. Zer errezeta mota egin daiteke zuen irinarekin? Ohituta gauden elikagai mota guztiak egin daitezke: ogiak, bizkotxoak, galletak... Estimazioen arabera, 480.000 eta 960.000 pertsona artean izan daitezke zeliakoak gure herrialdean. Zure ustez, gero eta pertsona gehiago daude zeliakiarekin? Diagnostikorako teknika gehiago daude, eta, horren ondorioz, zeliakoen kopuruak ere gora egin du. Gainera, kontsumitzaileak dieta orekatuagoa, osasungarriagoa eta pertsonalizatuagoa bilatzen du. Pertsona askok, zeliakoak izan gabe ere, glutenik gabeko dieta egiten dute beste arrazoi batzuengatik: Crohnen gaixotasuna, heste mingarriaren sindromea, dermatitisa eta abar dutelako. Jabetzen zarete aldaketa sozial bat bultzatzen ari zaretela? Jakina! Zeliako asko eta asko daude soluzio berrien zain, haientzat ez dagoelako aukerarik. Zeliakoa izatea ez da aukera bat. Nolakoa izango da, zure ustez, etorkizuneko elikadura? Nire nahia litzateke pertsona guztiek aukera izatea behar dutena jateko inolako esperientziari uko egin gabe, aparteko gasturik egin behar izan gabe, ondo jatearen plazeraz eta esperientzia organoleptiko oso onaz gozatuz. Horrela irudikatzen dut nik. Azkenik, zer asmo duzue buruan? Mundu mailan glutenik gabeko gari irin fabrikatzaile handiena izan nahi dugu. GALDERA MAMITSUAK % 20 -ko deskontua EROSKI CLUB-ekin Hatzak miazkatzeko moduko glutenik gabeko plater bat... Bakailaoa labean. Zure lanean zeregin samurren bat? Goizero bulegoko argia piztea. Bread Free postre bat balitz, zein litzateke? Brownie bero bat. Zure jardunaldian ezinbestekoa den zerbait, ogirik gabeko egun bat baino luzeagoa izan ez dadin? Nire familiarekin hitz egitea. Aukeran, zer duzu nahiago: baguette bat, moldeko ogia ala pita ogia? Pita ogia. #elikatupentsatzenduzuna Glutenik gabeko 200 produktu baino gehiagotan, bai gure markakoetan eta bai beste fabrikatzaile batzuen produktuetan. EROSKI clubeko bazkide izan behar duzu, besterik ez (doakoa da), eta elkarte hauetakoren bateko bazkide izan behar duzu: Euskadiko Zeliakoen Elkartea (EZE), Errioxako Zeliakia Elkartea (ACERI), Nafarroako Zeliakoen Elkartea (NZE), Balear uharteetako Zeliakoen Elkartea (ACIB) eta Associacio Celiacs de Catalunya.