Larruazala garbi eta hidratatuta edukitzea da gakoa edertasun distiratsua lortzeko. AURPEGIA ZAINTZEKO PROFIRM AURPEGIKO KREMA Zimurrak gutxitzen ditu, larruazalaren irmotasuna sendotzen du eta hidratazioa hobetzen. Oinarrizko aminoazidoak azido hialuronikoarekin eta acmella estraktuarekin konbinatzen ditu. Azken horrek espilantol asko du. PROCELLULAR BEGI ERTZETAKO INTENTSIBOA, POLTSAK ETA BEGI ZULOAK Kiwiaren zelula amak azido hialuronikoarekin eta Landare Phylderm® aktibo patentatuarekin konbinatzen ditu, poltsak, zimurrak eta begi zuloak gutxitzen laguntzeko. Test oftalmologikoen bidez frogatuta dago. AURPEGIRAKO GEL GARBITZAILEA Makillaje eta zikin arrastoak kentzen ditu eta larruazala hidratatuta, fresko eta bare uzten du, aloe verari eta luzoker estraktuari esker. Ez du xaboirik, hipoalergenikoa da eta test oftalmologikoen bidez frogatuta dago. MAKILLAJEA KENTZEKO DISKOAK %100 kotoizko diskoak, klororik gabe zurituak, zure larruazala errespetu handiagoz garbitzeko. Bazenekien ontzien kartoia FSC® ziurtagiria duten iturri arduratsuetatik datorrela %100?