Berenjena glasatuak 45’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A • 500 g berenjena • Katilu bat arroz • 2 tipulin • 2 koilarakadatxo OOBE • 4 kakahuete • Martorria eta sesamoa • Ura Saltsa egiteko • 2 koilarakadatxo Maizena • 2-4 koilarakada ur • 2 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa • 4 koilarakadatxo arroz ozpin gozo • Koilarakadatxo bat jengibre birrin • Baratxuri atal bat, birrinduta • 2 koilarakadatxo OOBE • Koilarakadatxo bat tabasko Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Ebaki berenjenak xerratan, eta erre labean 25-30 minutu. Denbora erdia igarotakoan, eman buelta. Epeltzen direnean, ebaki 6/8 puskatan. Egosi arroza. Gorde geroko. Disolbatu Maizena 2 koilarakada uretan, eta gehitu gainerako osagaiak. Wok batean edo zartagin sakon batean, olioa bota eta kozinatu tipulina xerratan, su ertainean. Bota saltsa eta utzi loditzen. Gehitu berenjena eta eragin. Zerbitzatu eta apaindu martorri, sesamo eta kakahueteekin. Berenjena glasatuak 25’ 4