ONURAK Badakigu zure maskota familiaren parte dela, eta, horregatik, harentzat onena eskaini nahi dizugu. Elikadurako azken joerak ditugu, prezioz beheratuta gainera; horri esker, zure txakurra edo katua zaintzea eta aurreztea posible da. Aukera on bat elikadura gurutzatua da, cross feeding esaten zaiona: animalien dietan janari lehorra (pentsua) eta hezea (latak eta zorroak) konbinatzean datza elikadura hori. Horri esker testura eta zapore askotako janaria eman ahal izango diozu zure maskotari, eta animaliak behar dituen mantenugai guztiak hartuko ditu, indartsu eta zoriontsu egoteko. Nutrizio osoa Apetitua estimulatzen du Pisuaren kontrola Hidratazioaren eta elikaduraren arteko oreka Elikadura gurutzatua ezartzeko trikimailuak BEREN MASKOTA mimatzen dutenentzat Elikadura gurutzatua ezartzeko trikimailuak 1. Egin kontsulta albaitariari hasi aurretik. 2. Egin aldaketak pixkanaka: sartu janari hezea pixkanaka, pentsu lehorrarekin nahastuta, eta joan gehitzen. 3. Barietatea neurrian: eskaini janari heze eta lehor mota desberdinak, baina ahal dela ez aldatu marka edo elikadura mota maiztasun gehiegiz, digestio arazorik ez sortzeko. 4. Erreparatu erreakzioei: ikusi nola erantzuten dion zure maskotak aldaketei. Digestio arazorik edo portaera aldaketarik nabaritzen baduzu, egin kontsulta albaitariari.