PinKids® , umeentzako Pink Lady® sagarra! Pink Lady®: zaporetsua, bakarra eta oparoa! SAGARRA baino askoz gehiago S agar gutxi dira Pink Lady® bezain dotoreak. Denen artean, sagar mota horrek ematen du denbora gehien zuhaitzean EROSKIko apalategietara iritsi baino lehen. Heltzeko behar adina denbora hartzen duelako (loratzen aurrena da, eta biltzen azkena) ote da bakarra? Nolanahi ere, etengabe zaindu behar da, eta Pink Lady®-ko ekoizleen esku ona ere beharrezkoa du, urte osoan! HEKTAREA BAKOITZEKO, 700 ORDUKO ESKULANA Beste sagar motek baino %20 gehiago batez beste Otsailean zuhatizak kimatzen dituzte, eta urriaren amaieran biltzen dute uzta. Bitarte horretan, ekoizleek kontu handiz zaintzen dituzte Pink Lady® sagarrak, lurra, denbora eta pertsonak errespetatuz. LUR HAUTATUAK Zaintza horiek guztiak ondo hautatutako lurretan egin behar dira Pink Lady® sagarrak ondo garatu ditzan bere izaera organoleptikoa, testura kurruskatsua eta kolore bakarra. Horregatik, Lleidako eta Gironako lurretan lantzen dute, 80 familia kartsuk. Espezien ogia torrijen erara, pink lady® gordina eta karamelizatua eta banilla ukitudun mascarpone krema Informazio gehiago Pink Lady® mintzo da -erako Pink Lady®: zaporetsua, bakarra eta oparoa! Oso kolore berezia du, eta horri esker erraz identifikatzen da beste sagar moten artean. Mami kurruskatsua du, urtsua, eta uzten duen ahogozo finak ez du parekorik. Biribila da, eta mamitsua, fintasun perfektuaren adierazgarri. Sagar honen zaporeak ez du parekorik: basa marrubien, lichien eta larrosaren ukituak nahastuta dauzka, eta gaziaren eta gozoaren arteko oreka bikaina ematen dio horrek. PinKids®, umeentzako Pink Lady® sagarra! Ezin politagoa, ezin zaporetsuagoa. Pinkids® sagarrak haren ahizpa Pink Lady®-ren ezaugarririk onenak ditu: kalitate bera, kolore berezi bera, testura kurruskatsua eta parekorik gabeko zaporea. PinKids® Pink Lady® bezain gozoa da! Desberdintasun bakarra? Txikiagoa da, umeek beren neurrira egokitutako sagar batez goza dezaten, haiei eskuetan eta ahoan kabitzeko modukoa baita. Janaria alferrik ez galtzearen aldekoa da, horixe baita Europako Pink Lady®-ren konpromisorik sendoenetako bat.