Oh r osasungarri 4 errazio / ZAILTASUNA 1 / 25 min Makarroiak berdura saltsarekin A B D E C NUTRI-SCORE a Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %28 568 %14 0,83g GATZA %16 14,77g AZUKREAK %24 4,86g gantz saturatuak %22 15,71g GANTZA 400 g osoko makarroi Tipula bat eta porru bat 2 azenario ertain Piper hori bat Kuiatxo erdi bat 150 g txanpiñoi 30 ml oliba olio 200 g tomate birrindu Gatza eta koilarakadatxo erdi bat piper zuri Oreganoa eta albaka 75 g Parmako gazta (hautsa) 1. Zuritu eta ebaki berdurak puska txikietan eta sueztitu zartagin sakon batean oliba olio koilarakada pare batekin, bigundu arte. 2. Gehitu tomate birrindua, gatz pixka bat, piper zuria, oreganoa eta albaka hosto batzuk. Egin 15 minutuz edo berdurak samurtuta dauden arte. Beharrezkoa bada, gehitu ur pixka bat egosialdiaren erdian. 3. Birrindu saltsa irabiagailu batekin. 4. Egosi makarroiak eltze batean, ur askorekin, puntuan egon arte. Iragazi makarroiak, eta, ondoren, nahastu saltsarekin. 5. Zerbitzatu Parmako gaztarekin (hautsean). Makarroiakberdura saltsarekin 4 errazio / ZAILTASUNA 1 / 25 min Ohar ossungrrik Plater osoa da: osoko zereala, kalitatezko proteina, berdura errazio bat eta gantz osasungarria. Osoko pasta erabiltzen denez, zerealaren zati guztiak aprobetxatzen dira, eta, beraz, proteina, zuntz, bitamina eta mineralen edukia handiagoa da. Saltsa prestatzean, utzi berduren zati bat birrindu gabe, txikiak haien testurara ohitzen joan daitezen. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. #elikatupentsatzenduzuna