Gozoak, zukutsuak eta usain nahastezinekoak: marrubiak udaberria alaitzera datoz urtero. Nahiz eta hauskorrak eta testura delikatukoak izan, C bitamina, antioxidatzaile eta zuntzez osatutako pilulatxoak dira, elikagai osasungarriaz gozatzeko. Ecaterina Ciumasu Laudioko (Araba) hipermerkatuko frutategiko espezialista. *EROSKI Natur marrubiak eskura izatea bilketa garaiari loturik dago. Ez badaude eskura, ez dira eskainiko. Galdetu hurbilen duzun dendan. Huelvakoak dira jatorriz. Dendan, martxoan eta apirilean baino ez. Kolore distiratsua izaten dute, neurri eta itxura uniformeak, eta haragi trinko eta zaporetsua. Tratamendu gutxi behar izaten dute landatze garaian, eta horrek lagundu egiten du ingurumena zaintzen; horretaz gain, oso ongi eusten die garraio garaiko gorabeherei. EROSKI NATUR-EN KALITATEA GUSTATZEN ZAIGU GORRIA Erregina “EROSKIn hurbileko marrubiak lehenesten ditugu; horri esker, azkarrago iristen dira dendara eta hobeto eusten diote beren zaporeari. Udan, Arabatik, Nafarroatik eta Segoviatik iristen dira, eta neguan eta udaberrian, Huelvatik. Goizeko lehen orduan biltzen dira, eta 48 ordu geroago, gure dendetan daude jada, zuk haietaz gozatu ahal izateko”.