Kefir panna cotta garaiko frutarekin 10’ (2 h hozkailuan) 4 1,08 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE C Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %15 301 %2 0,14g GATZA %23 20,45g AZUKREAK %61 12,15g gantz saturatuak %31 21,77g GANTZA Panna cotta prestatzeko • 3 gelatina xafla • 225 ml harrotzeko esne gaina • 2 koilarakadatxo azukre • 5 ml banilla estraktu • 300 ml BIO EROSKI kefirra Osagarrria eta apaingarria prestatzeko • 2 EROSKI Natur laranja • 1 mingrana • 40 g mahats berde • Mendafina Hidratatu gelatina ur hotzetan. Berotu esne gaina azukrearekin eta banilla estraktuarekin, ketan hasi arte. Orduan, kendu sutatik eta diluitu gelatina xukatua. Behin diluitu ondoren, gehitu kefirra eta nahastu ondo. Isuri panna cotta pixka bat edalontzi bakoitzean eta utzi hozten gutxienez 2 ordutan. Zukutu laranja bat eta ebaki bestea ataletan, azalik gabe, kendu haziak mingranari eta ebaki mahatsak erditik. Behin panna cotta gelatina bihurtutakoan, apaindu ebakitako frutekin, laranja zuku pixka batekin eta mendafin hostoekin. Irudiko aurkezpena lortzeko, ipini edalontziak platereratzeko uztai metalikoen gainean edo madalena moldeen gainean. Kefir panna cotta garaiko frutarekin 10’ (2 h hozkailuan) 4