Ikus ezazu nolako den gure mundua hemen: edgardcooper.com/es Gainera, Edgard & Cooper Fundazioari ematen diogu gure salmenten %1a, txakurren eta katuen aldeko proiektuak lagundu ditzan munduan zehar. Egunero lan egiten dugu gure helburura hurbiltzeko: maskoten elikagaiak egiten dituen munduko markarik jasangarriena izatea 2025ean. KARBONO ISURIRIK GABEA ONTZI %100 JASANGARRIAK HORNIDURA %100 ETIKOA ELIK AGAI BENETAN NUTRITIVA NutriTIBOAK BAT POSIBLE DELA USTE DUGU mundU HOBEAGO Edgard Cooper mintzo da -erako Bi txakur dira Edgard & Cooper. Haien jabeak ez ziren gai izan janari elikagarri eta osasungarria aurkitzeko eta, horrexegatik, eurek sortzea erabaki zuten, egiazko osagaiak erabilita. Ez janari lasterra. Eta horrela sortu zen gure marka! Zertaz hitz egiten dugu “benetako janariaz” hitz egiten dugunean? Maskoten elikagaiak egiten dituzten marka gehienek ez bezala, guk haragi freskoa erabiltzen dugu, tenperatura txikian kozinatua, eta ez haragi irinak. Gure errezetek dituzten antioxidatzaile eta mantenugai guztiak jatorri naturalekoak dira. Horri esker, zapore guztiari eusten diogu eta erraztu egiten dugu lau zangoko gure laguntxoen digestioa. Guztiontzako errezetak! Edgard & Cooper ez da inorekin ahazten: txakur janzaleak, katu mokofinak, kumetxoak eta gure senior maiteak ere bai. Guztientzako moduko errezetak sortu ditugu. Pentsua, janari hezea (latak eta pateak), zizka-mizkak eta hortzetako ziriak edo stickak. Ez diezaioten utzi irri egiteari. Eta aurten katuentzako produktu sorta berria merkaturatu dugu, haien beharrizan guztiak asetzeko. Miau!