Z ifra bakoitzaren atzean istorio bat dago, bere bizitza berreskuratzeko laguntza eta babesa behar duen pertsona bat. 2023an, 36.582 emakumek jaso zuten laguntza genero indarkeria jasan izanagatik. Datu latz hori areagotzen ari da, gainera, eta premiazkoa da biktimei laguntzea. Ongizaterako bidean bidelagun izatea, eta beren autoestimua, autonomia eta konfiantza berreskuratzeko laguntza ematea, hori da benetan garrantzia duena. EROSKIn elkartasunaren ahalmenean sinesten dugu, eta, hori dela eta, emakume horiei laguntzeko bideratzen ditugu gure ekarpenak, haiei beste bizitza bat emateko. Keinu bakoitza lagungarri delako. Eskerrik asko! ANAR Fundazioa “ANAR telefono/txat”-aren bidez haur eta gazteen aurkako indarkeriari aurre egiteko arreta eta aholkularitza pertsonalizatua” proiektua genero indarkeria jasaten duten adingabeei zuzenduta dago, haiei orientabide eta laguntza psikologikoa emateko. (EROSKIren dendak dauden probintzia guztietan, Balearretan Galizian eta Katalunian salbu). Integra Fundazioa Balearrak “Zurekin: indarkeriaren aurka lanean” programaren bidez, Integra Fundazioak gizarte bazterketa larria jasaten duten pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzen die, bizitzan beste aukera bat izan dezaten. Boluntarioen bidez lan arloan eta arlo digitalean formatzeko programak eskaintzen dizkie pertsona horiei. ANA BELLA FUNDAZIOA “Amiga” programak terapia psikologikoa, lege aholkularitza, laguntza ekonomikoak, laneratzeko bitartekaritza eta laguntza eta baliabide publikoak eskuratzeko aholkularitza eskaintzen dizkie biktimei, tratu txarren eragileekin itzul ez daitezen edo bortxazko beste harremanik has ez dezaten. (EROSKIren dendak dauden probintzia guztietan, Balearretan Galizian eta Katalunian salbu). GALIZIAKO GURUTZE GORRIA ”Enplegurako zubiak: berdintasunaren aldeko ibilbideak” programaren bidez, Galiziako Gurutze Gorriak emakumeek lan munduan protagonismoa izatea sustatzen du, haien ahalduntzea, gaitzea eta garapen profesionala bultzatuko duten tresnen bidez. elkartasuna Laguntza GENERO INDARKERIAREN biktima izan diren emakumeei