Bakailao eta espinaka entsalada 5’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A Entsalada epela NS-rekin • 200 g espinaka • 320 g bakailao gatzgabetu • 40 g intxaur • Laranja bat • 16 oliba beltz (hezurrik gabeak) • 2 koilarakadatxo OOBE • Koilarakadatxo bat laranja zuku • Laranja birrina • Sagar ozpinaren koilarakada bat • Gatza eta espeziak Zartagin batean, OOBE haritxo batekin, salteatu bakailaoa 30 segundoz, eta, azken unean, gehitu xehe-xehe birrindutako intxaurrak, apaintzeko gordeko ditugunak izan ezik. Gorde geroko. Prestatu ozpin-olioa, OOBE, laranja zukua eta birrina, ozpina eta gatza nahastuz. Emultsionatu eta gorde geroko. Erretilu batean, jarri espinaka freskoen ohea. Gehitu olibak, laranja ataletan (zati zuririk batere gabe), bakailaoa eta bota gainetik ozpin-olioaren saltsa. Hautseztatu gainerako intxaur birrinduekin eta zerbitzatu berehala. Bakailao eta espinaka entsalada 5’ 4