Sendoa, zukutsua eta zapore finekoa, skrei bakailaoa itsasoko egiazko altxorra da, eta negu oro, guregana iristen da Artikoko ur hotzetatik. Norvegiako kostaldetik guregana egiten duen 1.000 kilometrotik gorako bidaian, testura paregabea eta nutrizio profil bikaina –proteina eta omega 3an aberatsa– hartzen du arrain honek. Bakailaoa denboraldiko arraina da eta urtarriletik apirilera soilik arrantzatzen da. Zure sukalderako benetako kutixia! Proteina eta omega 3 asko du, eta, beraz, ezin hobea da dieta orekatua egiteko. Freskura bermatua: arrantzatzen denetik gure dendetara iristen den arte bost egun baino ez dira igarotzen. Gantz gutxi du eta erraz digeritzen da; hori dela eta, ezin hobea da afari arinetarako, zaporeari uko egin gabe. Ingurune naturalarekiko errespetua, Itsasoko Produktuen Norvegiako Kontseiluak ziurtatua. Skrei zigiluak ziurtatzen du kontrol sistema zorrotzei jarraituz arrantzatu dela bakailao hau, espeziea kontserbatu ahal izateko eta produktuaren kalitatea bermatzeko. Gainera, WWF erakundeak bermatzen du skrei populazioaren kudeaketa jasangarria, eta Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak horixe bera ziurtatzen du. ITSASOKO ALTXOR HONEN ABANTAILAK LILIÁN RIVEROS Castro Urdialeseko (Kantabria) hipermerkatuko arrandegiko espezialista ARTIKOA Altxor “Oso gustukoa dut bakailaoa, eta skreia arrandegira iristen denean, badakit une egokia dela arrain hau bere unerik onenean dastatzeko. Gustatzen zait EROSKI Natur skrei bakailaoa gomendatzea; izan ere, haragi sendoa, zukutsua eta zapore handikoa du eta itsasoarekiko errespetuz arrantzatua izan da, kutixia honetaz luzaroan gozatu dezagun. Luzeagoa eta finagoa delako ezagutuko duzu, baita kalitate zigiluengatik ere. Proba ezazu! Aukera asko ematen dituen arraina da, mila modutara presta daiteke eta. Hilabete honetan, gainera, beti prezio onean daukagu EROSKIn”.