BERENJENA Bye-Bye Amaitzear da berenjenaren denboraldia. Neguak mokadurik gozoena azkenerako utzi nahiko balu bezala da, eguraldi onari ongietorria egiteko. Merezitako agurra egingo diogu elikagai zukutsu, samur eta gozo honi, errezeta bikain batzuk eskainiz. Baliatu aukera; izan ere, oraintxe daude puntu- puntuan eta preziorik onenean. Chef-aren trikimailuak Ketuak? Oraindik ere gasezko sukaldea baduzu, probatu berenjenak zuzenean erregailuaren saretaren gainean jartzera, su altuan. Zuritu azala eta pulpa mamitsua eta ketua geratuko zaizu. Gozo-gozoa! Utzi “izerditzen” Garraztasuna kentzeko, ebaki berenjena xerratan, zabaldu gatza gainetik eta utzi pausatzen 30 minutu. Lehortu sukaldeko paperarekin, eta, ondoren, prestatu plantxan. Ahal dela, ez dezatela olio askorik xurgatu Berenjenaren haragia belaki baten modukoa da. Koipetan blai eginda ez geratzeko, murgildu uretan 30 minutuz, eta kozinatu aurretik lehortu ondo sukaldeko paperarekin, zipriztinik ez sortzeko. #elikatupentsatzenduzuna