SALDA, RAMENAREN ARIMA Ohikoena prestatzeko, normalean haragia, berdura eta, batzuetan, itsaskia edo arraina erabiltzen dira. Zapore sakona eta konplexua lortzea da helburua. Pazientzia behar da salda hau prestatzeko, eta su geldoan egin behar da. Tonkotsu: intentsoa eta bizia. Txerriaren hezurrekin egiten da. Horrek loditasuna, gelatina ukitua eta kolore zurizta ematen dizkio saldari. Shio: leuna eta ia gardena, oilasko eta txerri hezurrez egiten da. Shoyu: oilasko hezurrekin, arrain salda arinarekin, berdurekin eta soja saltarekin prestatzen da. Usaintsua eta kolore ilunekoa da. Miso: krematsua eta sendoa da, miso pastaren eraginez. Soja saltsarekin eta itsasoko gatzarekin egiten da; gatzak umami zaporea ematen dio saldari. Behin salda eginda, aski da honako hauek gehitzea: txerri haragi xehatua (chasua), nori alga, arrautza egosia, soja kimuak, tipulina eta noodle -ak. PLATER OSOA Ramenak lekua egin du gure mahaietan, ahosabaiak gozatzeaz bat, zapore biziak eta askotariko testurak konbinatzen dituelako. Aukera asko ematen ditu sukaldean, eta, horri esker, dieta mota guztietarako egokia da, hasi beganoetatik eta karbohidrato gutxiko dietetara. Aukera perfektua da bazkari edo afari orekatuak egiteko; gainera, asegarria ere bada. RAMENa Japoniatik datorren joera 1 2 4 RAMEN AZKARRA A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE C 1. Oinarria: litro bat salda, gutxi gorabehera. EROSKI haragi salda. 2. Osagaiak: gehitu 2 koilarakada miso, soja saltsaren koilarakada bat, baratxuri atal birrindu bat eta jengibre ukitu bat. Kozinatu 5 minutu. EROSKI baratxuria eta jengibrea. 3. Fideoak: egosi ramen fideoak (berehalako noodle-ak erabil ditzakezu). 4. ‘Topping’-ak: gehitu arrautza egosia (sojan marinatu dezakezu), espinakak, tipulina, nori algak, oilaskoa edo tofua. EROSKI tofua eta arrautzak. 5. Azken ukitua: sesamo olioaren txorrotada batek zapore gehiago emango dio. Ba al zenekien…? Ba al zenekien…? Ramen hitza japonierazko egokitzapen bat da: hitzak “ra” (luzatu) eta “men” (fideoa) karaktere txinatarrak uztartzen ditu, eta, beraz, plater horren esentzia kontzentratzen du, zopa gozo batean zerbitzatutako fideo luzatuak baitira, finean. RAMEN-AK ELIKAGAI TALDE GUZTIAK KONBINATZEN DITU KATILU BAKARREAN Karbohidratoak: fideoek energia ematen dute. Gantz osasungarriak: olio usaintsuak eta sesamo haziak. Proteinak: arrautza, haragia (txerrikia edo oilaskoa, adibidez) edo tofua izaten dira platera gozatzeko. Bitaminak eta mineralak: algak, banbu kimuak, espinakak, tipulinak eta gisako topping-ak zuntz, antioxidatzaile eta mikro-mantenugai askoren iturri dira.