Marokoko kuskusa espeziaz ondutako berenjenekin 20’ 4 0,75 € errazioak Bila itzazu osagaiak EROSKIn 1 + 1 = KUSKUSA • 300 g kuskus • Koilarakada bat harissa edo piperrauts mina (ehoa) • Koilarakadatxo erdi baratxuri hautsa • Koilarakadatxo bat tipula hautsa • Koilarakadatxo bat menda hautsa • 2 koilarakada oliba olio birjina estra • Ura • Berenjena handi bat edo 2 txiki • Koilarakada bat piperrauts ketua eta gozoa • Gatza • Piperbeltz eho berria • Menda freskoa eta xehatua Garbitu berenjenak eta ebaki laukitxotan azal eta guzti. Ondu gatzez eta piperbeltzez, gehitu piperrauts ketua eta koilarakadatxo erdi OOBE eta utzi beratzen kuskusa prestatzen duzun bitartean. Nahastu kuskusa harissarekin edo piperrauts ehoarekin, baratxuriarekin, tipularekin eta menda hautsarekin. Egosi kuskusa, aurrez ontzian adierazitako moduan onduta. Nahikoa izaten dira bost minutu. Salteatu espeziaz ondutako berenjenak koilarakada erdi OOBErekin. Zerbitzatu bol batean: azpian kuskusa, gainean berenjena salteatu berriak eta, azkenik, zabaldu menda fresko xehatua. Marokoko kuskusa espeziaz ondutako berenjenekin 20’ 4 Proteina gehiago nahi baduzu, egokiena kuskusa lekaleekin konbinatzea da, oinarrizko aminoazido guztiak eskuratzeko. Unescok Gizateriaren Ondare Kultural Ukiezin izendatu zuen kuskusa 2020an, kultura mediterranearrean duen garrantziagatik. Kalitate oneneko gari gogorraren semola ekologikoarekin egina dago %100. Horrenbestez, aukera osasungarria eta prestatzeko erraza da, eta, gainera, orain merkeago dago. Berbere jatorriko entsalada honekegunetik egunera zale gehiago du.Erraza da, minutu gutxitan prestatzenda eta gozo-gozoa dago. Nahastu kuskusa eta txitxirio egosiak, oliba beltzak, tomatea eta luzokerra laukitxotan, menda eta perrexila. Ondu limoi zukuarekin, oliba olio birjina estrarekin eta gatzarekin. 1. Berotu ura oliba olio txorrotada batekin eta gatz pixka batekin. Saldarekin, solteago geratuko da eta zapore hobea izango du. 2. Kurkuma edo kuminoa gehitu dezakezu, usaina emateko. 3. Irakiten hastean, kendu sutatik eta gehitu kuskusa. 4. Jarri tapa eta utzi pausatzen 5 minutu. 5. Askatu aleak sardexka batekin eta gehitu beste olio pixka bat edo gustuko dituzun espezieak.