Kontserb zio mot k 1. Aukeratu formatu egokia uneko beharrizanaren arabera. EROSKIn, hainbat aukera dituzu: kilo bateko marrubi kaxak, kilo erdira arteko erretiluak, hoztutako terrinak, baita marrubi izoztuak ere. 2. Ez garbitu gorde aurretik; jatera zoazenean baino ez: hezetasunaren ondorioz lehenago hondatzen dira. 3. Kendu zuztarra jan aurretik soilik. 4. Erabili ontzi bat paper xurgatzailearekin. 5. Jarri hozkailuan hotz gutxien dagoen lekuan (berdura kaxoia) eta saiatu bata bestearen gainean ez pilatzen. 6. Izoztu denbora gehiagoan gozatzeko: bata bestearekin ez itsasteko, izoztu aurrena erretilu batean zabalduta, eta ondoren jarri poltsa batean. Ezin hobeak dira smoothie - tarako eta postreetarako. 7. Egin marmelada. Edo probatu EROSKI BIO marrubi marmelada. Marrubi ekologikoz egina da eta %70 fruta da. 8. Beratu marrubiak haien zaporea nabarmentzeko eta denbora gehiagoz fresko mantentzeko: ebaki marrubiak eta nahastu sagar ozpin koilarakada batekin eta azukre koilarakada batekin marrubi katilukada bakoitzeko. Utzi pausatzen hozkailuan 30 minutuz. Ezin hobeak entsaladei ukitu berezia emateko, jogurtarekin jateko edo esne- gainarekin postre bat prestatzeko. A B D E C NUTRI-SCORE C A B E C NUTRI-SCORE D