Oh r osasungarri k 3 arrazoi kontserbak jateko Nutrizio bermatua: mantenugai gehienak kontserbatzen dituzte eta garaian garaiko produktuez gozatzeko aukera ematen dute. Zero hondakin: iraungitze data luzea dutenez –1 eta 5 urte artean–, ez da janaririk alferrik galtzen. Praktikotasun osoa: ez dituzu hotzean mantendu behar, eta segundo gutxi batzuk nahikoa dira irekitzeko. Ezin hobeak dira bat- bateko bazkari edo afariak prestatzeko. Zaporeari uko egin gabe beren burua zaintzen dutenentzat Zure dietan sodioa gutxitu nahi baduzu baina kalitatea galdu gabe Artoa gatz eta azukrerik gabe: zapore gozo eta naturala. Indioilar bularkia gatz puntuan: arintasuna eta zapore orekatua. Oilasko bularki naturala: proteina, jateko prest, eta gatz askorik gabe. A B D E C NUTRI-SCORE A A D E C NUTRI-SCORE B Ohr ossungrrik Pertsonalizatu zure janari biltegia: saiatu beti eskura izaten era askotako latak, hala nola garbantzuak, atun naturala, artoa edo piper erreak. Ezustekorik sortuz gero, atakatik aterako zaituzte, eta berehalako batean prestatu ahal izango dituzu entsalada bat, saltsak edo aperitiboak. Berrikusi ireki aurretik: lata bat puztuta, herdoilduta edo oso kolpatuta baldin badago, hobe da ez arriskatzea. Gerta liteke zigilatzea galdu izana, eta bakterioak sartu izana. Aprobetxatu zukuak, eta ez ezer bota. Muskuiluen eta berberetxoen eskabetxea ona da arrozen edo entsaladen zaporea nabarmentzeko, baita oilaskoa edo tofua marinatzeko ere. Eta arrain kontserben olioa ongailuetan edo salteatuetan erabil dezakezu, edo etxeko maionesa egiteko, itsas ukitu batekin. Kontserbako arrainak utzi minutu batzuk pausatzen, zerbitzatu aurretik haien zaporea nabarmentzeko. Soberan geratzen bazaizu, gorde zeramikazko edo kristalezko ontzi batean, eta kontserbatu hozkailuan edo izoztu, hurrena noiz erabiliko duzun kontuan hartuta. #elikatupentsatzenduzuna