Analisia Barazkiak, osoko zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak, oliba-olioa… Horiek dira aperitiboetan gero eta gehiago aurkitzen ditugun osagaietako batzuk. Baina horrek ez du esan nahi produktu horiek beti osasungarriak direnik. Barazkiak, osoko zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak, oliba-olioa… Horiek dira aperitiboetan gero eta gehiago aurkitzen ditugun osagaietako batzuk. Baina horrek ez du esan nahi produktu horiek beti osasungarriak direnik. Analisia Erosketa gida hau egiteko, profil ustez “osasungarriak” dituz-ten zizka-mizkak hautatu ditugu, merkatuan punta-pun-takoak diren marketakoak, eta alderdi hauek aztertu ditugu: Osagaiak. Zer-nolako kalitate komertziala duten jakiteko, batez ere lekaleak, fruitu lehorrak, oliba olioa eta osoko zerealak kontuan hartuta. Nutri-Scorek emandako puntuazioa. Balorazioa asko baldintzatzen dute gatzak, zuntzak, gantzak eta kaloriek. Informazio komertziala. Aztertu egin dugu informazio baliagarririk ematen duten edo nahasgarria edo engainagarria izan daitekeen kontsumitzaileentzat. Prezioak. 2023ko ekainean bilduak. Ez da irizpide gisa erabili kalitatea neurtzeko, baina kalitate-prezioak kontuan hartu dira sailkapenean. Etiketa. Legea betetzen duen aztertu dugu.