Gorputza suspertzeaz gain, aldartea hobetu egiten du kirolak, prebenitu egiten du endekatze kognitiboa eta ia 10 urte atzeratu dezake dementzia baten hasiera. Emaitza hori lortzeko, ez da beharrezkoa goi mailako lehiaketetan parte hartzea; aski da astean 150 minutuz ariketa fisiko moderatua egiteko ohitura hartzea. Eta lagunartean eginez gero, askoz hobeto. orputzeko gainerako atalekin gertatzen den bezala, garuna ere zahartu egiten da. Urteak betetzen goazen heinean, normaltzat hartzen da gauzak ahaztea edo izen bat gogoratzeko denbora behar izatea. Baina pertsona batzuetan, oroimen galera horiek larriagoak dira (dementziaren mugara iritsi gabe). Familiakoak eta lagunak ohartzen dira egoeraz, eta “lapsus” garrantzitsu gisa hartzen dituzte. Eguneroko bizitzan independentziari eusteko gai diren arren, ahaztu egiten zaizkie hitzordu garrantzitsuak eta berriki samar izan G