ETXEBIZITZA BATEN EROSLEEK GALDU EGIN DEZAKETE SEINALEA ASMO TXARREZ JOKATZEN BADUTE KONPAINIAK DIRA HEGAZKINETAKO LEHEN SOROSPENEN ARDURADUNAK ASEGURU ETXEAK ORDAINDU BEHARKO DITU AMERIKETAKO ESTATU BATUETAN EGINDAKO EBAKUNTZA BATEN GASTUAK Epailearen eskutik Kontsumoaren Espainiako Zuzenbide Elkarteak landua Eugenio Ribon Seisdedos-en laguntzarekin. Kontsumoko Zuzenbidearen Espainiako Elkarteko presidentea da. ETXEBIZITZA BATEN EROSLEEK GALDU EGIN DEZAKETE SEINALEA ASMO TXARREZ JOKATZEN BADUTE ETXEAREN PREZIOA BAINO %80 HANDIAGOA ZEN MAILEGU BAT ESKATU ZUTEN, JAKINIK BANKUAK EZEZKOA EMANGO ZUELA Las Palmasko Probintzia Auzitegiak etxebizitza baten jabearen aldeko epaia eman du, eta salbuetsi egin du etxea erosi nahi zuten erosle batzuei berme seinalea itzultzeko betebeharretik. Epaitegiaren iritziz, pertsona horiek bazekiten banketxeak ez ziela mailegua emango, eta hileko kuotak ere ezin izango zituztela ordaindu. Salerosketako kontratuan baldintza bat ezarri zen: erosleek finantzaketarik lortzen ez bazuten, saltzaileak itzuli egin beharko zien seinale gisa aurreratu zuten dirua. Klausula horri helduta, erosleek 8.000 euro itzultzeko eskatu zioten jabeari finantzaketa ukatu zietenean. Saltzaileak uko egin zion, eta erosleek salaketa jarri zuten. Auzitegiak adierazi du fede onaren araberako portaera batek hipoteka modu errealistan eskatzea ekarriko lukeela. Epaiaren arabera, ondasun hipotekatua baino %80 handiagoa den mailegua ematea ez da bideragarria, herritar zuhur batek bere gain hartu ezin dituen baldintzak hitzartzen ez badira behintzat. Jarraitu irakurtzen KONPAINIAK DIRA HEGAZKINETAKO LEHEN SOROSPENEN ARDURADUNAK MONTREALGO HITZARMENAK ARAUTZEN DU KONPAINIEK ZER-NOLAKO BETEBEHARRAK DITUZTEN BIDAIARIEK KALTEREN BAT JASATEN DUTENEAN. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Austrian Airlinesko bidaiari bati, hegaldi batean kafe bero bat gainera isuri zitzaionean izan zituen erredurek eragindako kalte-galerengatik. Pertsona horrek ontzian lehen sorospenak jaso zituen arren, ez ziren egokiak izan eta zaurien egoera larriagotu egin zen. Hegazkin konpainiari zer-nolako kalteen erantzukizuna eska dakiokeen argitzeko asmoz, auzitegi austriarrak epaiketaren aurreko galdera aurkeztu zion auzitegiari. Bere epaian, Europako goi auzitegiak adierazten duenez, espazioan eta denboran etenik gabe elkarren artean lotura zuzena duten egoera batzuk gertatzen direnean, “istripu” bakar eta bera osatzen dutela ulertu behar da, Montrealgo Hitzarmenak dioenari jarraituz. Aztertu zuen kasuan, kafe makina erortzeak eta lehen sorospenek espazioan eta denboran duten jarraitutasuna dela eta, “kausaltasun-harremana dago kafe erortze horren eta lehen sorospen desegokien ondorioz lesioak larriagotzearen artean”. Jarraitu irakurtzen ASEGURU ETXEAK ORDAINDU BEHARKO DITU AMERIKETAKO ESTATU BATUETAN EGINDAKO EBAKUNTZA BATEN GASTUAK LESIOEN LARRITASUNA ZELA ETA, KALTETUAK EZIN IZAN ZION EZBEHARRAREN BERRI EMAN ASEGURU KONPAINIARI. Espainiako Auzitegi Gorenak aseguru etxe bat zigortu du bere bezeroetako batek egin zuen ebakuntza baten ospitale-gastuak ordaintzera. Bostonen (AEB) zegoen gizona, bidaia batean, eta premiazko ebakuntza egin behar izan zioten koadro septiko baten ondorioz. Kasu larria izaki, pertsona horrek ezin izan zuen ezbeharraren berri eman. Lau egunez ospitalean egon ondoren, faktura 31.586 dolarrekoa izan zen. Polizak jasotzen zituen zerbitzuen artean 30.000 mila euro arteko estaldura zegoen, “atzerrian egindako gastu mediko, kirurgiko, farmazeutiko eta ospitalizazioengatik”. Espainiara iristean, asegurudunak ordainketa egiteko eskatu zuen, baina aseguru etxeak uko egin zion, ezbeharra epearen barruan jakinarazi ez zitzaiola esanez. Konpainiaren iritziz, egoera horrek kalte egin zion, ezin izan zutelako ospitalearekin harremanetan jarri tarifa batzuk adosteko. Gorenak erreklamatzaileari eman dio arrazoia, eta adierazi du jakinarazpenaren atzerapena justifikatuta egon zela eta ez dagoela frogatuta aseguratzaileari kalte ekonomikorik eragin dionik. Jarraitu irakurtzen