Zer dira eta non erabil daitezke? Nola funtzionatzen dute eta non erosten dira? Zeri begiratu behar zaio ‘exchange’ bat hautatzean? Zenbat eratako kriptotxanponak daude eta zein dira seguruenak? Nola finkatzen da horien balioa? Zer egin dezaket horiekin? Non eta nola metatzen dira? Zer-nolako arriskuak dituzte? Kriptotxanponen berri eman behar al da Errenta Adierazpenean? KRIPTOTXANPONAK Zer dira eta non erabil daitezke? Kriptotxanponak modu fisikoan existitzen ez diren aktibo digitalak dira, eta finantza trukeak egiteko aukera ematen dute bitartekaririk gabe (banku bat izan daiteke). Diru elektroniko hori kriptografia matematikoan eta blockchain teknologian oinarritzen da (bloke katean). Datu base bat da, aldaezina eta deszentralizatua, eta mundu osoko kriptoaktiboen transakzioak erregistratzen ditu. Bitcoin (BTC) izan zen lehen kriptotxanpona, digitalki zifratua eta Satoshi Nakamoto izenaren atzean pertsona edo talde batek 2008an sortua. Urritasunak ematen dio balioa bitcoin-ari: 21 milioi txanpon birtual baino ezin izango dira sortu, eta, beraz, eskaintzak eta eskariak zehazten dute prezioa une bakoitzean. Legezko diruarekin eros ditzakegu kriptotxanponak, euroekin edo dolarrekin esaterako, eta balio-erreserba gisa erabil ditzakegu kriptoaktiboak, txanpon trukerako, ondasunen salerosketarako (kriptotxanponen zor-txartelak onartzen dituzten dendetan adibidez, edo ordainketak zuzenean bitcoin-etan onartzen dituzten enpresetan) edo, salbuespenezko kasuetan, legezko txanpon gisa ere erabil daitezke, esaterako El Salvadorren, zeinak bitcoin-en aldeko apustua egin baitu. Nola funtzionatzen dute eta non erosten dira? Kriptoinbertsioak egiten hastea oso erraza da: kontu bat sortu behar da exchange delako batean –truke etxeen antzeko plataforma digitalak dira–, eta banku transferentzia bat egin behar da edo kreditu txartelarekin zuzenean erosi. 50 euroko inbertsioa eginez gero, 0,0018 bitcoin edo 0,028 ethers lortuko ditugu, gutxi gorabehera, 2023ko uztailean. Inbertitzaile guztiei gomendio bera ematen diote: DYOR (“Do your own research” esamoldearen akronimoa da). Hau da, erabiltzaile bakoitzak bere ikerketa egin behar du inbertituko dituen kriptotxanponei buruz. Transakzioak administratzen dituzten hirugarrenen erregulaziorik, kontrolik edo esku-hartzerik ez dagoenez, ez dago bezeroa babesteko mekanismorik hackeo, iruzur, hutsegite edo lapurretaren bat gertatzen denean. Transakzio bat egiten dugunean, ezin da bertan behera utzi: aldaezina eta itzulezina da. Horregatik, garrantzitsua da plataformaren mekanismoa eta funtzionamendua ongi aztertzea, akatsik ez egiteko; adibidez, funtsak okerreko hartzaile bati bidaltzea edo desegin ezin den eragiketa bat egitea, dirua galduko dugu eta. Zeri begiratu behar zaio ‘exchange’ bat hautatzean? Egokiena litzateke ez inbertitzea kriptotxanponak eros-teko deskontu handiak eskaintzen dituzten webgu-neetan ezta bitcoin-ak harpidetza baten edo ICO ba-ten truke doan eskaintzen dituztenetan ere (Initial Coin Offering edo hasierako txanpon eskaintza). Merke-mer-ke jartzen dituzte (zentimo batzuetan), itxuraz proie-ktu bat finantzatzeko (gezurrezkoa izaten da) eta epe laburrean errentagarritasun handia eskainiz. Zentzuak eta hasiberria den edozein plataformak eskatzen duen zuhurtziak lagunduko dute kaudimen eta segurtasun handienekoen artean aukeratzen; nazioarteko jarduera duen bat izatea komeni da, frogatzeko modukoa, se-gurtasun kriptografikoa eskaintzen duena hackeoen eta pirata informatikoen aurrean, gardentasunez jokatzen duena, erabiltzaileen iritziekin bermatua dagoena eta, ahal dela, finantza gatazkarik eta auzibiderik ez duena. Exchange plataformarik ezagunenen eta hedatuenen ar-tean daude honako hauek: Binance, Coinbase, Bit2Me, Huobi, Kraken, HitBTC, BitStamp eta Bitfinex. Iturri ofi-zial bakar batek ere ez du zerrendarik egiten exchan-gerik seguruenekin. Forbes aldizkariak bere sailkapena dauka, baina azken zenbakian fidagarritzat jo zituzten FTX eta Bittrex, eta bi plataforma horiek porrot egin zuten eta milioi askotako galerak eragin zituzten. Jarraitu irakurtzen Zenbat eratako kriptotxanponak daude eta zein dira seguruenak? “Altcoin” esaten zaio bitcoin-en ordezko den edozein txanponi; kriptodibisak dibertsifikatzeko sortu ziren, eta besteren artean, Ethereum (ETH), Litecoin (LTC), Radix (XRD) eta Cardano (ADA) aipa daitezke. Baina badira beste mota bateko kriptotxanponak ere, profil kontserbadoreagoa duten inbertitzaileentzat pentsatuak: “stablecoin” edo txanpon egonkorrak. Gardentasuna eta likidezia eskaintzen dute, eta legezko diruaren babesa dute (dolar estatubatuarra), lehengaiena (urrea, diamanteak, metal arraroak), kriptografiarena (lurrunkorra izan daitekeen beste kriptotxanpon bat) edo algoritmoena (gorabeherak saihesteko). Abantaila nagusia da stablecoin direlakoen balioak ez duela aldaketa handirik izaten; beraz, inbertsioa babestuta egongo da merkatuko gorabeheren aurrean. Eragozpen bat ere badute: diru hori ez da handituko. Honako hauek dira 2023an sendoen ageri diren stablecoin batzuk: Theter (USDT), USD Coin (USDC) eta Binance USD (BUSD).