• Oliba olio birjina estra. Zuzenean olibatik lortzen da olio mota hori. Horixe ageri da Cuori etxekoaren bertsioetako batean (%9,5). Olio guztien artean estimatuena da, bai nutrizioaren ikuspegitik eta bai ikuspegi organoleptikotik ere (zaporea eta lurrina). Baina era horretako produktu batean, Erosketa gida Erosteko gomendioak *2023ko ekainean bildutako prezioak (100 gramoko errazioa hartu da eredutzat). Prezioan dauden aldeak* Airnuts pistatxoa 4,50 € Airnuts almendra 3,75 € Frit Ravich 3,27 € Sunbites itsas gatza 2,31 € Sunbites Cheddar 2,31 € Snatt’s ilarra 1,95 € Cuori Sour Cream 1,55 € Cuori oliba olioa 1,55 € Eroski 1,36 € Mios txia 1,19 € Erosteko gomendioak Osaera. Osagai nagusia zein den eta zenbateko kopuruan dagoen jakitea lagungarria da produktua osasungarria den ikusteko. Irin finduak saihestea komeni da eta osoko irinei edo fruitu lehorrei ematea lehentasuna. Olio mota. Produktuak olioa badu, osasungarria izatea komeni da, adibidez oliba olioa. Ez du zertan birjina estra izan, produktu horietan ezkutuan gelditzen direlako haren dohainak eta garestiagoa delako. Gatza: zenbat eta gutxiago, hainbat hobeto. %1,25 baino gehiago duenean, gehiegizkotzat jotzen da. Prezioa. Kontuan hartzea komeni da, zenbaitetan ez duelako merezi. Adibidez, fruitu lehorrak merkeagoak eta osasungarriagoak dira fruitu lehorrekin egindako zizka-mizkak baino. Kontuz mezuetan darabiltzaten amuekin. Ontzian jartzen duenak ez gaitu itsutu behar, denak ez baitira dirudien bezain osasungarriak. 1 3 5 4 2