Lege arlokoak Horregatik, gero eta ohikoagoa da bikoteek dena idatziz uztea elkarri baiezkoa eman aurretik. Ez da oso erromantikoa, baina joko arauak aldez aurretik ezartzeak buruhauste asko aurreztu dezake. Testamentuarekin batean, ezkontza hitzarmenak dira Familia Zuzenbideko prebentzio neurri nagusia. ZENBAT ETA ARGIAGO, HAINBAT HOBETO. Kontzeptu erraza du. Bi aldeen arteko hitzarmena da, eta errespetatu egin behar da ezkontzan zehar edo harremana bukatzen denean, izan bikotea dibortziatu egin delako, banandu, ezkontza baliogabetu delako edo bietako bat hil egin delako. Ezkondu aurretik sinatu daiteke itun hori –kasu horretan, urtebete igaro baino lehen ezkondu beharko dute hitzarmenak balioa izan dezan–, edo aldaretik, epaitegitik, notariotzatik edo udaletxetik igaro ondoren. Ez aberatsentzat bakarrik. Hitzarmen horien kostua 60 euroko izan daiteke notario aurrean sinatzera mugatuz gero, eta 2.000 eurotik gorakoak ere bai kasu zailagoetan, ondareari dagozkion akordioak eta abokatuak tartean daudenean esaterako.