ONDORIOA Hobetu egiten al du arteria tentsioa? Zergatik babesten ditu zelulak? Odolerako onuragarria? Arterien malgutasuna? Hobetu egiten al du arteria tentsioa? Adierazpen hori esnearen potasioan oinarritzen da, baina gehigarri gisa erantsia duen tripotasio zitratoak ere badu. 100 ml bakoitzeko gutxienez 150 mg potasio duen edozein edarik egin dezake adierazpen hori, eta edozein esnek ongi betetzen du baldintza hori. Zergatik babesten ditu zelulak? E bitamina darama, eta horregatik egiten du aipu hori (oleiko ugariko ekilore olioak emana da, nagusiki, bitamina hori). Adierazpen hori edari guztiek egin dezakete, 100 ml bakoitzeko gutxienez 0,9 mg izanez gero E bitamina edo, elikagaia denean, 1,8 mg edukiz gero 100 g bakoitzeko. Haziekin egindako olioek edo fruitu lehorrek mezu hori izan dezakete. Odolerako onuragarria? “Odolaren jarioa” hobetzen duela nabarmentzen du, eta kaltzioari zor dio aipu hori. Mezu hori eraman ahal izateko, edariek gutxienez 60 mg kaltzio eduki behar dute 100 ml bakoitzeko, eta elikagaiek 120 mg gutxienez. Esne arrunt guztiek betetzen dute baldintza hori, baita sardinek eta almendrek ere. Arterien malgutasuna? C bitaminari zor dio aipu hori (osagai gisa erantsia du). Mezu hori jarri ahal izateko, edariei 6 mg edukitzea eskatzen zaie 100 ml bakoitzeko , eta edari honek gainditu egiten du kopuru hori. Elikagaietan, 12 mg-koa da gutxieneko kopurua. Piper gorriak, brokoliak, kiwiak edo marrubiek hori baino gehiago ematen dute, eta adierazpen hori egin lezakete. ONDORIOA Edari honek duen gauzarik interesgarriena hauxe da: esne gaingabetua duenez osagai nagusi gisa, kopuru aipagarrietan ematen dituela kalitate handiko proteinak, kaltzioa eta bitaminak. Aipatzen dituen propietate osasungarriak ohiko elikagaiak janez lortzen dira. ProEssentiaren bertsio klasikoa baino %11 garestiagoa da, nahiz eta bien arteko alde aipagarri bakarra almendra hautsa izan (%0,05 besterik ez du, dena den). Marka bereko esne fresko gaingabetua baino %30 garestiagoa da.