eriotza eragiten duten gaixotasunen artean minbizia da hilgarrienetakoa. Minbizi Erregistroen Espainiako Sareak (REDECAN) egindako kalkuluen arabera, 2023an 279.260 kasu berri erregistratuko dira: 2040an, berriz, 341.000 gaixo berri izango dira. Zorionez, diagnostikoa egin ondoren bizirik irauteko probabilitatea handia da. REDECANen azken datuen arabera, biziraupen-tasa garbia bost urtekoa da gizonen %55,3an eta %emakumezkoen 61,7an. Biziraupena bikoiztu egin da azken 40 urteetan, eta litekeena da, mantso bada ere, handitzen jarraitzea hurrengo urteetan. Espainiako Onkologia Medikoko Elkarteak (SEOM) kalkulatu du urtero 100.000 pertsonak baino gehiagok gainditzen dutela minbizia herrialde horretan. Guztira, bi milioi baino gehiago dira bizirik iraun dutenak. H AURRENDARIAK EUROPAN Ez da erraza minbizia gainditu eta bizitza arruntari ekitea. Orain dela gutxi arte, gaixotasuna atzean uzten zuten pertsonek finantza oztopoak, lan diskriminazioa eta muga akademikoak izaten zituzten. Ahanztura onkologikora eskubidea onartu izanak (ekainean) konpondu egingo ditu egoera horiek. AURRENDARIAK EUROPAN Europako herrialdeen artean, Frantzia hartzen da eredutzat eskubide onkologikoa babesteko garaian. “Lege arloko bide hori 2016. urtean hasi zuten, eta, harrezkerZo, egokitzapenak eta aldaketak egin dituzte; esate baterako, bizirik atera zirenek 10 urte itxaron behar ez izatea ahanztura onkologikora iristeko, bost urte baizik; edo gaitza arinduta ere hormona terapia edo immunoterapiarekin jarraitzen duten gaixoek ere legeari heltzeko aukera izatea”, azaldu du Josep Carreras Fundazioko Alexandra Carpentierrek. Nabarmendu duenez, gainera, Frantziak Aeras konbentzioa du, “lankidetza hitzarmen bat alegia administrazio publikoaren, banku eta aseguruen federazio profesionalen eta paziente eta kontsumitzaile elkarteen artean. Eta horiek markatzen dute, elkarrekin, jarraibideen, legeen eta araudien aurrerapena”. 2019. urtean, Belgikak onartu zuen lege bat ahanztura onkologikorako eskubidea arautzeko: Arreta Medikoko Esperientzia Zentro Federalak hainbat egoera ezartzen ditu eskubide hori eskuratzeko, urte batetik zortzi urtera bitartekoak. Portugalek ere antzeko legeria onartu du 2021ean, eta 10 urteko epea ezarri du tratamendua amaitu eta gero, osasuna larriagotzeko arriskua dagoenean edo baliaezintasuna gainditu denean. Pazienteak 21 urte baino gutxiago baditu, epea bost urtera murrizten da. Jarraitu irakurtzen