likaduraren inguruko kezka gero eta handiagoa da, zuzenean eragiten baitu osasunean. Aperitiboetan ere sumatzen da hori, eta itxuraz osasungarriak diren produktuen eskaintza gero eta handiagoa da. Duela urte batzuetatik hona, apalategietan elkarren ondoan ikus daitezke patata frijituen eta arto puztuaren poltsak eta osagai osasungarrietan oinarritzen diren beste produktu batzuk, hala nola ilarrak, txia haziak, osoko zerealak, baratxuria eta fruitu lehorrak. Baina egiaz al dira diruditen bezain osasungarriak? ZEREKIN EGINAK DAUDE? Produktu horien formulazioa nahiko sinplea da. Gehienak osagai nagusi batez osatuak daude, adibidez zerealen edo lekaleen irinez, eta gantz motaren bat eta zenbait ongailu gehitzen zaizkie, adibidez gatza edo lurrinak. Osagai nagusi horrek baldintzatzen ditu ezaugarri garrantzitsuenak, besteak beste zaporea, testura, nutrizio ekarpena edo elaborazio modua. Aztertu ditugun produktuak hainbat multzotan sailka ditzakegu, osagai nagusiaren arabera: • Zerealetan oinarritzen diren produktuak. Bost produktu sartzen dira multzo horretan. Mios etxekoa da zerealez osatu Osasungarriak al dira? Erosketa gida E Osasungarriak al dira? Horrelako produktuen ontziak osasunarekin zerikusia duten adierazpen eta aipuz beteta egoten dira askotan; adibidez, “palma oliorik gabea”, “oliba-olioarekin”, “frijitu beharrean labean egindako produktua”, “gantz gutxiagorekin”... Badira osagaiak nabarmentzen dituzten beste mezu batzuk ere; adibidez, “ilarrak”, “barazkiak” edo “fruitu lehorrak”. Horrek pentsaraz diezaguke produktu osasungarriak direla, baina zuhurrak izatea komeni da eta egiaz diren bezala ikustea: noizbehinka jateko aperitiboak. Lehenik eta behin, batzuk ez direlako dirudien bezain osasungarriak, adibidez, irin finduekin eginak daudelako edo gatz asko dutelako. Horregatik da garrantzitsua etiketa arretaz irakurtzea. Gainera, osasungarriak direla pentsatuz kontsumitzen baditugu, gerta liteke egiaz osasungarriak diren beste elikagai batzuei lekua kentzea. Aperitibo osasungarriak nahi izanez gero, benetan osasungarriak diren beste batzuk lehenetsi beharko genituzke, hala nola Cherry tomateak edo fruitu lehorrak.