18 urte bete aurretik egin bada”. Praktikan, informazio hori behin betiko ezabatzeko aukera emango luke legeak, pertsona horiek ez daitezen baldintzaturik egon beren aurrekari pertsonalen ondorioz, eta ez lirateke behartuta egongo horien berri aitortzera. Espainian, ahanztura onkologikorako eskubidea aurtengo ekainean arautu da, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua aldatuz, zeinaren bidez onartu baita Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, eta Aseguru Kontratuari buruzko Legea ere aldatu da. Maltarekin eta Islandiarekin batera, Europako Batasunean oraindik legerik ez zuen bakarretakoa zen Espainia. Frantziak, Luxenburgok, Herbehereek eta Portugalek neurriak hartu zituzten Europako Parlamentuak estatu kideei ultimatuma eman aurretik. Minbiziak markaturiko bizitza Minbiziak markaturiko bizitza Josep Carreras Fundazioaren Jóvenes y Leucemia ikerketak datuetan islatzen du leuzemia akutua edo linfoma oldarkorra jasan duten gaixoek diskriminazioa pairatu dutela gaixotasuna gainditu ondoren ere. Inkestari erantzun dioten herritarren ia %80k onartzen dute lan munduan eragina izan duela gaitzak, dela lana utzi edo eten egin dutelako (%65), dela kaleratu egin dituztelako edo kontratua ez dietelako berritu (%20). GALDEKATU DITUGUN GAZTEEN ARTEAN ZAILTASUNA IZAN DITUZTE... ...bizitza aseguru bat kontratatzean %83 ...adopzio prozesu batean sartzean %79 ...heriotza prozesu batean sartzean %78 ...in vitro ernalketa bidez haurrak izatean %78 ...lana bilatzean %51 ...kreditu bat eskatzean %47 ...mailegu bat lortzean %44 ...alokairuko etxe bat eskuratzean %33 Jarraitu irakurtzen