Esnezko edari horrek onura ugari agintzen ditu bihotz-hodietako osasunarekin lotuta, eta osagai hauek nabarmentzen ditu: almendrak, oliba olioa, mahatsa eta te berdea. Baina propietate horiek beste produktu merkeago batzuek ere ematen dituzte. Puleva PROESSENTIA Kolesterola eta bihotz osasuntsua? Nabarmenduta, baina oso kopuru txikian OREKAN EBEGIA ZORROTZ. Aztertu egin dugu aipuosasungarri asko egiten duen edari baten etiketa. Kolesterola eta bihotz osasuntsua? Kolesterolarekin du zerikusia nabarmentzen den lehen onurak: “Gantz saturatuen ordez azido oleikoa erabiltzeak lagundu egiten dizu kolesterola erregulatzen”. Adierazpen hori egin daiteke baldin eta gantz azidoen %70, gutxienez, gantz saturatugabeak badira eta gantz horiek balio energetikoaren %20 baino gehiago ematen badute. Kasu honetan, oleiko ugariko ekilore olioa da gantz iturri nagusia. Ontzian oliba olioa nabarmenduta ageri da, baina produktuaren %0,05 besterik ez da, eta kopuru horrek ez du inolako onurarik ekartzen. Beste aipu hau ere egiten du: “Omega 3 gantz azidoek lagundu egiten dizute bihotz osasuntsua izaten”. Aipu hori, egia esan, omega 3 duten elikagai guztiek egin dezakete. Edari honek 55 mg ditu 100 ml bakoitzeko, gehiena arrain urdinaren oliotik datorrena. Kopuru hori bera lor daiteke oliotan datozen sardinen lata baten laurdena janda (27 g) edo bi muskuilu janda (17 g). Nabarmenduta, baina oso kopuru txikian. Ontzian osagai asko nabarmentzen dira, baina kopuru txikian ageri dira guztiak ere. Almendra nabarmentzen du gehien: hauts moduan erantsia du, eta edariaren %0,05 besterik ez da. Oliba olioa ere proportzio berean dauka. Beste osagai nabarmendu batzuk, berriz, te berdearen eta mahatsaren estraktuak dira, nahiz eta horiek ere oso kopuru txikietan eduki (produktuaren %0,005 eta %0,001 dira, hurrenez hurren). Kopuru horiek, bistan da, ez dute inolako eraginik osasunean.