ontsumitzaile gisa egiten ditugun eskariak asko aldatu dira azken hamarkadetan. Duela berrogei urte, erosketa saskia betetzea zen lehentasuna eta elikagai seguru eta fidagarriak eskuratzea. Pixka bat geroago, osasunarekin zerikusia duten alderdiez arduratzen hasi ginen, eta gaur egun, gauza horiek guztiek kezkatzen gaituzte, eta askoz gehiagok ere bai, besteak beste ingurumenaren gaineko eraginak, animalien ongizateak eta bidezko merkataritzak. Bilakaera hori, hein handi batean, gure inguruan izan diren aldaketengatik gertatu da. Globalizazioa da horietako bat, duela bi hamarkada inguru agertu zen fenomenoa. Nazioarteko merkatua handitu zenean eta ekoizpen enpresa asko deslokalizatu zituztelarik, ohartzen hasi ginen erosten genituen produktu asko beste herrialde batzuetatik inportatzen zirela. Hori kezka bihurtu zen pertsona askorentzat, kanpoko produktuak mesfidantzaz ikusten baitituzte hainbat arrazoirengatik: okerragoak direla edo hain seguruak ez direla uste dutelako, garraioak ingurumenari kalte egiten diolako, tokiko ekonomian eragin kaltegarria duelako, lan arloan esplotazio egoerak gertatzen direlako edo baliabideak neurriz kanpo ustiatzen direlako… K Nola azaldu behar du jatorriak Nola azaldu behar du jatorriak • Jatorrizko herrialdea. Osorik herrialde bakar batean egin diren produktuak. “Jatorria: Espainia”. • Etorkia. Elikagai baten etorkitzat jotzen den edozein leku, baina jatorrizko herrialdea izan gabe. Adibidez, arrain batek eman egin behar du FAO arrantzalekuaren berri, eta kontsumitzaileek ulertzeko moduan adierazi behar du leku horren izena. Adibidez: “Atlantiko Ipar-ekialdea edo FAO 27”. • Egoitza soziala: enpresaren helbidea. Ez du ematen produktuaren jatorriari buruzko informaziorik, eta ez du zertan loturarik eduki horrekin. Adibidez: “El Olivo olibak. De la Fuente kalea, 28080 Madril”. • Zenbait herrialderen partaidetza izan duten elikagaiak. Esan egin behar da non egin den azken eraldaketa edo funtsezko elaborazioa. Baina baita produktuarekin zuzenean lotzen den osagaiaren jatorria ere. Adibidez: “Espainian prozesaturiko piperrak. Piperren jatorria: Peru”. • Herrialde bati atxikiriko motiboak ageri dituzten produktuak, baina beste batetik heldu direnak. Nahasmena saihesteko, adierazi egin behar da jatorria. Adibidez: Segoviako akueduktuaren irudiak ageri dituzten gailetak, baina Italiatik heldu direnak. • Espainiari lotutako motiboak ageri dituzten produktuak, Espainian eginak, baina osagai nagusia (%50 baino gehiago delarik edo elikagaiaren izenarekin lotzen dugularik) beste herrialde batekoa denean. Adibidez: Segoviako akueduktuaren irudiak ageri dituzten gailetak, baina Italiatik heldu den irinarekin eginak; “Irinaren jatorria: Italia”. Baina beti ez da beharrezkoa... • Jatorriari erreferentzia egiten ez dioten aipamen geografikoak egiten dituzten elikagaiak. Adibidez: “Irabazi ezazu New York-erako bidaia baten zozketa” esaldia dakarten gailetak eta AEBetako bandera ageri dutenak. • Elikagaiaren ohiko izenean leku geografiko bat dutenak. Adibidez, Frankfurteko saltxitxak, daniar gailetak edo Asturiasko fabada. • Elikagaiaren markan leku geografiko bat ageri duten elikagaiak. Adibidez, “La Asturiana garbantzuak” (engainagarria ez bada). Jarraitu irakurtzen