amar urte baino gehiago elkarrekin bizi ondoren, bi seme-alabaren gurasoak dira Ramon V. eta Maria F., eta oraintsu ospatu dute ezkondu zireneko lehen urteurrena. Etxeko kutxa batean, ezkondu aurretik notariotzan sinatu zuten ezkontza hitzarmenaren kopia bat dauka gordea bikoteak. Tramite azkarra eta erraza izan zen. Bost minutu besterik ez zuten behar izan. Dokumentuan, biek idatziz eta notario aurrean onartu zuten honako hau: “Ezkontzako erregimen ekonomiko gisa, ondasunak erabat banantzea”. Ezkontzaren espedientean erantsita dago idazki hori, eta ezkonduz geroztik, Erregistro Zibilean ageri da. “Ez du zertan ezer gertatu gure harremanean, baina lasaiago geldituko gara gai hori hasieratik argi uzten badugu. Aurrerago liskarren bat gertatuz gero ere, saihestu egin nahi ditugu arazoak”, azaldu du Ramonek. HAUTSI EGITEN DIRA HAMAR EZKONTZATATIK SEI. Datuek argi azaltzen dute hausturak ohikoak izaten direla. 2021ean, 148.588 ezkontza egin ziren Espainian, INE Estatistika Institutuaren esanetan. Urte horretan bertan, 86.851 dibortzio erregistratu ziren, 2020an baino %12,5 gehiago. Gainera, 3.674 bikote banandu ziren eta 57 ezkontza baliogabetu. Hau da, hamar ezkontzatatik sei apurtu egiten dira. Horietako askok iraungitze-data izaten dute, 20 urte elkarrekin bizi izan ondoren iristen baitira dibortzioen %30. Eta gehienak adostuak izan arren, familia abokatuen esperientziak erakusten du gatazkak oso ohikoak izaten direla. H HITZARMEN BAT, MAITASUNA BUKATZEN BADA ERE