Eguzki panelak etxejabe elkartean Bankuek eska ez ditzaketen dokumentuak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearekin lankidetzan (OCU) Kontsultak Eguzki panelak etxejabe elkartean Etxejabe elkartearen teilatuan eguzki panelak jartzea pentsatzen ari gara, baina ez dakit errentagarria izango den; ba al dago hori jakiteko modurik? Etxejabe elkarte batean eguzki panelak jartzeko, jabeen hiru bostenen aldeko botoa behar da, eta, gainera, kontsumoa etxebizitza bakoitzaren araberakoa izatea erabaki dezakete eta, ondorioz, instalazioaren kostua ere banatzea. Autokontsumo fotovoltaiko komunitarioko sistema bat erosi eta instalatzeko kostua aldatu egiten da sistemaren potentziaren eta teilatuaren ezaugarrien arabera. Baina lehenik eta behin, ikusi egin behar da zer-nolako laguntzak dauden autokontsumorako panel fotovoltaikoak erosi eta instalatzeko (autonomia erkidegoaren arabera, kostuaren %50era irits daitezke). Etxejabe elkarte baten elektrizitate eskariaren %30 sortzen duen instalazio fotovoltaiko baterako, D mailako klima zona batean (adibidez, Madrilen, Iruñean edo Zaragozan), teilatuan 8 eta 12 metro2 arteko azalera komuna behar da etxebizitza bakoitzeko. Baina ez edozein modutan: itzalik gabeko gainazala izan behar du (alboko eraikinena, tximiniena edo beste edozein oztoporena) eta hegoaldera begira egon behar du. Baldintza horietan, amortizazioa gehienez ere zazpi urtean egingo litzateke, edo are gutxiagoan A, B edo C klima zona bada, eguzki ordu gehiagorekin. Jarraitu irakurtzen Bankuek eska ez ditzaketen dokumentuak PFEZaren aitorpena eskatu dit bankuak, kapital zuritzeari buruzko araudia dela eta. Normala al da hori? Araudiak dio bankuek bezeroen lanbidea edo enpresa jarduera identifikatu behar dutela, kapitalen zuriketarekin edo terrorismoaren finantzaketarekin zerikusia duen edozein eragiketa susmagarri antzemateko. Dena den, lege babes hori ez daiteke amarru gisa erabili PFEZren aitorpena eskatzeko. Aitorpen horretan datu pertsonalak agertzen dira (egoera zibila, minusbaliotasunak, sindikatuetako kide izatea…), eta datuak babesteko araudiak babesten ditu. Hala ere, nahiko ohikoa da erakunde batzuetan. Gainera, batzuetan, bankuak kontua blokeatu egiten die ezer bidaltzen ez dutenei. Horren aurrean, Espainiako Bankuak gogorarazten du, kontuak itxi aurretik, bankuak jakinarazi egin behar dituela arrazoiak eta justifikatu egin behar duela erabakia. Errenta Aitorpenaren eskaerak, gehienetan, ez ditu betetzen Konstituzioak eskatzen dituen hiru irizpen, hau da, egokia, beharrezkoa eta proportzionatua izatea. Beraz, identifikazio hutsetik haratago doan edozein dokumentazio osagarri eskatzea mugatuta egon beharko luke, eta soilik egin beharko litzateke bezeroaren jarduerak zuritzearen edo legez kanpoko beste jarduera batzuen susmagarri gisa tipifikatuta daudenean (bolumen handia dutelako edo helburu edo izaera susmagarria). Jarraitu irakurtzen